Bonberenea, orain dela 12 urte gazte talde batek sortu zuen. Bonberenea hainbat tokietan egon da: lehego bonberoetan… eta orain dauden tokian, San Esteban auzoan. Bertan hainbat ekitaldi egin dira eta hainbat gauza sortu:
Kontzertuak: bonberenean, astebururo kontzertuak egiten dira. Bertan talde asko egon ohi dira: deabruak teilatuetan, Jone abeslaria, Zea Mays…eta ondoren haien diskak saltzen dituzte bonberenean bertan.
Txaranga:bonberenea txaranga, 2003ko irailean sortu zela esan daiteke. Ordundik txaranga handitzen joan da eta diskak eta liburuak ateratzera animatu dira: Bonberenea Txaranga 2005an kaleratua eta Rocka eta urrezko komona 2008an kaleratua. Bidioklipa ere grabatu dute Pirritx eta Porrotxerekin. Erraldoi eta buruhandi eta mulanboarekin ere ibili izan dira.
Txapelketak:bonberenea futbol txapelketa, skate txapelketa, eskalada txapelketa eta mahai tenis txapelketa.
Oraindik izena emateko epea itxi ez bada ere, Euskal Herriko piloturik onenek eman dute izena dagoeneko. Irurako ikastola berriaren eraikina ordaintzen laguntzeko balioko du Rallyesprintak.
Aurten, bigarren aldiz, Irurako Ikastolak Hondarribiko Sardara motor elkartearekin elkarlanean, II. Ñañarri Rallyesprintaren antolaketa hartu du bere gain. Guztira 90 lagunek hartuko dute parte. Euskadiko eta Nafarroako Rallyesprinten egutegian puntuagarria izango da rally hau. Alegiatik abiatuko den rallyesprint honek Orendaindik eta Abaltzisketatik pasatu ondoren, Amezketan izango du helmuga. Bertan izango da sari banaketa beraz.
II. Ñañarri Rallyesprinta Alegiatik Orendainera joateko bidegurutzean hasiko da. Orendaindik eta Abaltzisketatik pasako da, eta hemen, Larrunarri edo Ñañarri eskuinaldean utzita, Amezketara jaitsiko dira, herrira iritsi baino lehen helmugaratzeko. Guztira, 10 km eta 350 m dituen ibilbidea da.
EGITARAUA
Eguna Ordua Ekitaldia Lekua
09-04-01 20:00 Izena emateko epea irekitzea eta araudia argitaratzea Sardara Eskuderia
09-04-20 20:00 Izena emateko epea ixtea Sardara Eskuderia
09-04-21 22:00 Izena emandakoen zerrenda argitaratzea Sardara Eskuderia
09-04-25 09:00 -12:00 Egiaztatze administratiboak eta teknikoak Alegiako ikastola
09-04-25 12:30 Ibilgailuak gune itxian aurkeztea Alegiako ikastola
09-04-25 13:00 Irteera hartzeko ibilgailu baimenduen zerrenda
argitaratzea
Alegiako ikastola
09-04-25 14:20 Briefing-a Alegiako ikastola
09-04-25 14:30 Lehen parte-hartzailea irteerako gune itxitik
asistentzia-gunera irtetea
Alegiako ikastola;
Ikaztegietarantz
09-04-25 15:30 Lehen parte-hartzailearen irteera GI-3670; 8,7 Km
09-04-25 19:00 Lehen parte-hartzailearen helmugaratzea Amezketako Plaza
09-04-25 19:15 Emaitzak argitaratzea Amezketako Plaza
09-04-25 20:00 Garaikurrak eta esku-dirutako sariak banatzea.
Astelehena 20, laskorain ikastolako ikasleak Bretañarantz abiatu ziren aste bete pasatzera. Lehenago Bretañatik etorri ziren bretoiak beste aste bete pasatzera. Bretoiak urtero etortzen dira gaztelania ikasten dutelako eta gure ikasleak berriz frantsesa ikasten dutelako. hemendik ikasle asko joan ziren bretañara eta bertatik ere asko etorri ziren, gutxigorabehera 30 pertsona. hilaren 26ean etortzen dira laskoraingo ikasleak. besterik gabe agur bero bat
Kaixo guztioi: Jakingo duzuen bezela aste santuak datozte. Aste santuetako azken hiru egunetarako kazkabarra taldeak irteera bat antolatu duela esan nahi dizuegu,dbh-ko ikasle guztiei.Bertan egunero ekintza bat egingo da,lehenengoan paintball,bigarrenean raftina eta azkenenko egunen aldiz kañoi jetsiera. Anima zaitezte eta ondo pasa aste santuak.
kaixo lagunok. Badator haurtengo korrika Tolosara, bihar pasako da eta Laskoraingo ikasleak bertan parte hartuko dute euskara hizkuntza bultzatzeko. Hementxe duzue haurtengo korrikaren bideoklipa Betagarri taldeak aurkeztuta. anima zaitezte.
Bihar Apirilaren 2an, korrika izango dugu Tolosa herriko kaleetatik zehar ibilbidea eginez. 10:40tan zapalduko du Tolosa 11:20ak arte. Tuteran eman zitzaion hasiera Martxoaren 26an, eta Gasteiz amaituko da aurtengo korrika, Apirilaren 5ean. Apirilaren 5ean sekulako jaialdia ospatuko da 16.ekitaldia ospatzeko.
Apirilaren 2an, Osteguna, Laskoraingo ikasle eta irakasleak haienkin abiatuko gara Tolosako ibilbidea eginez, geuk ere euskara bultzatzeko asmoz.
Laskorain ikastolako hainbat ikasleek ere, Bretainiara joan, frantsesez hitz egin eta beraien kultura gehiago ezagutuko dute.
Bederatzi herrialdeetan banatzen den lurraldea da eta 2.906.197 biztanle ditu denera. Ikasleek, egunean zehar, horietako hainbat leku bisitatuko dituzte eta iluntzean berriz, bretoien familiarekin gauza asko ikasteko aukera izango dute. Ondo pasatzea espero dugu!!!