Thursday, June 11, 2015

IKASTOLAKO EGUNA

Ikastola eguneko festan jende asko egon zen bai lanean baita umeekin etorri ziren gurasoak ere, denera bazkaltzen 1.350 lagun bildu ziren. Auzolanean, adin guztietakoak aritu ziren. Oso giro atsegina egon zen, goizean umeak dantzan, jokoak, tortila patata pintxoen banaketa... Eguerdian gurasoek prestatutako bazkaria, eta arratsaldean jokoak eta musika. Bertan egon zirenak asko disfrutatu zuten eta oso gustura geratu ziren emaitzekin. Bukatzerakoan ere gurasoak prest egon ziren jasotzen laguntzeko. Hurrengo egunerako dena txukun zegoen.

KOMU AZKEN GAUA Ane Garcia Maddi Regil Leire Bengoetxea Iraitz Zudaire Ekain Conde




          Hainbat arazo izan arren, azkenean lortu dugu. Gure helburua pelikula bat egitea zen eta zeinbat arazoren ondorioz ezin izan dugu egin, eta azkenean, korto txiki bat egitea erabaki genuen. Lana ustegenuena baina zailagoa egin zaigu, lehenik, eszenak grabatu behar izan ditugu, ondoren ordenagailura pasa eta azkenik gure kortoa sortu.
Honi denari denbora asko eskaini behar izan diogu. Asko gustatu zaigu proiektu hau, nahiz eta gure artean gora behera batzuk izan. Espero dugu gure lana gustatzea.









Tuesday, June 9, 2015

Tolosako Laskorain ikastola eredugarri heziketa gela barrura mugatu beharreko gauza ez dela erakutsiz.

Laskorain ikastolako festa izan genuen ekainaren 7an. 1350 bazkaltiar eta primerako giroa! Haur Hezkuntzako jaialdia, ikasleen antzerkia, abesbatza, pailazoak, dj-a ... denetarik izan genuen. Auzolanean guraso,irakasle eta ikasle, eta zabor bilketan eredugarri! Hona hemen izan dugun oihartzunaren lekuko eta zehaztasun gehiago.
Zorionak denoi!!!

Monday, June 8, 2015

Tolosako Laskorain ikastolako DBH3 ko komunikabideetako ikasle zoragarrienak  egindako Kortometraia aurkezten dizuegu: TOLOSAKO MAFIA .

Thursday, June 4, 2015

"bulling" Leire, Irune, Garazi, Maiderrek egindako laburmetraia.





Pelikula hau , bullingari buruz doa, kanpotik bizitzera etorri den neska gazte batetaz dijoa. Bullinga gehiago ez gertatzeko aukeratu dugu gai hau. Pelikula honetan gaizki bukatzen duena erasotzailea da eta ez bullinga jasotzen duena, honela erakutsi nahi dugu bullinga jasotzen duenak ez duela gaizki bukatu beharrik.

Monday, June 1, 2015

TRAIZIOA: Lorena Irati Aizpea Noemi


 Gu, Aizpea, Irati, Noemi eta Lorena gara, aurtengo komunikabideetako ikasleak. Lan honekin konturatu gara filma baten atzean dagoen lan guztiaz, zenbat eszena grabatu behar diren, eszenak montatu, audioa... Esperientzia polita izan da proiektu honetan aritzea, naiz eta audioarekin komeri asko izana. Espero dugu gustatzea gure kortometraila.