Thursday, January 29, 2009

BALIABIDE TEKNOLOGIKO BERRIAK



Lagunok, ba al dakizue Olentzerok ikastolan ere utzi dizkigula opariak? A zer sorpresa gabonen bueltan batxilergoko informatika gelan sartu eta ordenadore beltz, txapal eta dizdiratsuak aurkitu genituenean! Lehen trebeak baldin baginen baliabide eskasiarekin, orain ... a zer lanak egin ditzakegun! Inbertsio ederra egiten ari gara baliabide teknologikoetan garai berrietara egokitzeko asmoz, ea emaitzak ere araberakoak diren!

Hemen dituzue, elektrotekniako simuladoreen argazkiak.

Batxilergoa egiteko teknologia arloa aukeratu dutenek alderdi praktikoa jorra dezaten ahalegin honetan ekipamendu berria eskuratu du ikastolak.

Elektrizitate eta Elektrotekniarako oinarrizko entrenatzaileak ahalbidetuko digute hainbat esperientzia praktiko burutzea hala nola, korronte zuzeneko eta alternoko ezaugarriak neurtzea, transformadoreak aztertzea, argiterako instalazio elektrikoak eraikitzea, korronte alternoaren artezketa, erreleak, motoreak, generadoreak eta abar luzea.

Espero dugu egin dugun inbertsioak etekin garbiak izango dituela, gure ikasleei baliagarria suertatuko baitzaie ondorengo urteetako ikasketetan, etrenatzaile hauekin egindakoa.