Thursday, March 19, 2015

DBH 4ko IKASLEAK "ANTXON BANDRES" BEKAREN IRABAZLE!!!

2015eko martxoaren 18a, Tolosako Mendifilm festival, Leidor. Oroimenean gordetzeko data eta gunea gure DBH 4ko ikasle diren Josu Lertxundi, Eunate Martinez de Rituerto, Ainhoa Goikoetxea, Maitane Iruin, Maddalen Bastarrika eta Noe Lopezentzat. Bertan, "Antxon Bandres" bidaiarien txokoak antolatuta, lehiaketako irabazle izan zirela aldarrikatu baitzuten.
"EUSKAL BITXIKERIAK" izenarekin aurkeztu zuten proiektua. Erronka, 5 egunez Euskal Herrian zehar bidai bat antolatzea zen, DBH 4ko neska eta mutilez osatutako lagun kuadrilarentzat. Hortik aurrera, irudimena muga!
Asteazkenean, epaimahaiaren aurrean aurkeztu eta defendatu behar izan zuten heuren proiektua eta itxaron... itxaron ordu pare batez, mendifilm festivalen eman baitzituzten irabazleen izenak.
Zorionak irabazleei eta bai eta parte hartzaile guztiei,  ikastolako ikasleak, hein haundi batean. Zorionak, halaber, aholkulari eta coach gisa aritu zareten irakasle eta laguntzaileei. Aupa zuek, bejondeizuela!

Hona hemen, irabazle eta partehartzaileen aurkezpenak:
Bazan ala ez bazan (aurkezpen bideoa)
Bidaiarien txokoa (aurkezpena)