Friday, May 20, 2016



Iaz izandako arrakastaren ondoren, berriro ere hemen da Musikherria jaialdia. Herriko musikari, musika talde eta musikazaleen bilgune den festa. Baina horren aurretik, motorrak berotzen joateko, larunbatetik aurrera hainbat kontzertu eta musika emanaldi izango dira Udal Musika Eskolak antolatutako Musikaria Asteartean baitan.





MUSIKHERRIA, beraz, musikak batzen dituen tolosar guzti horien topaketa eta uztarteketa da. Hori dela eta, musika-ikasleen emanaldietatik hasi eta txaranga, dultzainero, txistulari, soinujole eta abar entzuteko aukera izango da maiatzaren 28an Tolosara bertaratuz gero.


Bestalde, iaz egin zen moduan, aurten ere, kalez kale eta plazaz plaza ibiliko dira musikariak egun guztian zehar, beraien doinuekin txoko guztiak alaituz.

Horrez gain aipatu behar da, bigarren edizio honetan  ere ikastolako kideen esku izango den herri bazkaria egingo dela eta bertan jasotako dirua Stop San Filippo fundazioari laguntzeko erabiliko da. Bazkarirako txartelak Xirimiri eta Ikatza tabernetan erosi daitezke (Prezioa: 12 euro helduak eta 6 euro 14 urtez beherakoak). Bazkaldu ostean, egonaldia alaitzeko, musika zuzenean eta Larrain dantza izango dira Zerkausian bertan. Baina, festa ez da hor amaituko eta goizaldera arte luzatuko da Laket taldearen dantzaldiarekin.


Ekintza hau burutzeko boluntarikoki lan egiteko prest dauden kideen laguntza behar da eta beraz, aste honetan izena ematera animatu nahi zaituztegu.

Hiru lan talde antolatu ditugu:

  • 1. TALDEA: Gauzak eraman eta paella prestatu (10:00-14:00)
  • 2. TALDEA: Zerkausia antolatu eta bazkaria serbitu (13:30-17:00)
  • 3.TALDEA: Dena jaso (16:30-19:30)

Izena emateko ondorengo esteka bete mesedez: MUSIKHERRIA