Monday, March 30, 2009

ONGI ETORRI KORRIKA!


Ostegunean, ostegunean izango gara denok Tolosako kaleetan zehar korrikarekin bat gure izerdiak euskararen alde uzten.
Aurtengoan, 16. edizioan, Tuteratik Gasteizerako bidaia egingo du lekukoak eta apirilaren 5ean festa haundi batekin emango zaio amaiera euskararen aldeko ekimienari.
Badakizue, ikasle, irakasle, ikasle ohi, guraso ... etor zaitezte guztiok Laskorain Ikastolako kamiseta soinean duzuela, kiroletakoa edo ta XL. urteurrenekoa. Urrutitik ere ikus gaitzatela...
... LASKORAIN IKASTOLA EUSKARAREN ALDE, DENOK KORRIKA!

Kanta, Jon Maiaren letra eta Betagarriren doinua entzun nahi badituzu, klikatu hemen.

Monday, March 23, 2009

IKASLE BRETOIAK GURE ARTEAN

DEGEMER MAT! - ONGI ETORRI Tolosara!
Badira jada urte batzuk Laskorain Ikastolako Frantseseko irakasleen ekimenez burutzen den ikasleen arteko trukea.Euskal Herria eta Bretaña, antzekotasun eta desberdintasunak, ama hizkuntza erdal eremuan, gaztelera gure kasuan, eta frantsesera haienean.
Gaur goizean iritxi zaizkigu, autobusez, 29 ikasle eta 3 irakasle Bretañatik. 9:30ak aldera iritxi direnerako, zain zeuzkaten 5 egunez kide izango dituztenak, zein baino zein urduriago. Gehientsuenak internet bidez elkar ezagutu badute ere, aurrez aurrekoak sabelenan sortzen dizkigun tximeletak lasaitu nahian.
Ikastolako areto nagusian zuzendariak harrera egin ondoren, ikasle bakoitzari bere bikotea izendatu eta bi musuz elkarri ongietorria eman diote. Gau osoa autobusean pasa ondoren gosari goxoa prestatu diete, nola ez, Koldo J eta bere taldeak, eta bapo gosalduta ikastolako patiora jeitxi dira.
Goizeko ekintza Usabalgo piszinetara izan dute, eta bazkaldu ondoren TOLOSA TOUR! gure hizkuntza, kultura eta inguruak ezagutzera. Iluntzean berriz, etxera, gurasoak eta anai-arrebak ezagutu eta afaltzera, gure ikasleen etxeetan egongo baitira ostirala bitarte eta harat eta honat ibiliko baitira Euskal Herria ezagutzen.
Laskoraingo ikasleek aldiz, Aste Santu bueltan izango dute Bretañara joateko aukera.

Thursday, March 12, 2009

TOLOSALDEA GARATZEN 1.go LITERATUR SARIEN BANAKETA

Martxoaren 11ean, asteazkenean banatu ziren Tolosaldea garatzen-ek antolatu duen 1go literatur lehiaketako sariak. Berri onak Laskorain ikastolarentzat, gure 2 kide izan baitziren irabazleak. Alde batetik, 16 urtez azpikoen kategorian, JONE AMONARRIZ izan zen garaile, eta helduen kategorian berriz, ikastolako guraso den ARANTXA OTEGI.
Tolosaldea garatzeneko emigrazio sailak daraman sensibilizazio kanpainan beste pausu bat izan da, parte hartu duten lan guztiek gai bakarraren inguruan aritu behar baitzuten: emakumea eta inmigrazioa.
Ekitaldea, xumea izan bazen ere arras interesgarria surtatu zen, bertan baitzeuden Tolosaldea garatzeneko ordezkariaz gain, Colonbiatik etorri eta Tolosan 2 urte daramatzan Vania Orostegui, eta Rita Calderón, EREITE elkarteko kidea. Bi emakumeek euren esperientziak kontatu zituzten, bizitutako pasarteak, momentu txar eta onak eta gure artean interesa pizteaz gain, ikusleen galdera sorta majoa erantzun behar izan zuten.
Hauen ondoren Jone eta Arantxa aurreratu eta sariak jaso zituzten bi emakume etorkinen eskutik. Ondoren, noski, argazkilarien txanda.

ZORIONAK BIOI!

Wednesday, March 11, 2009

Emakumearen eguna Laskorain ikastolan


Garbiñe Gantxegiri, emakumearen egunari buruzko galderak egin dizkiogu:

Emakumearen eguneko ospakizunari buruz zer deritzozu?
Hobe da ez ospatzea baina gizartean dagoen diskriminazioaren ondoren, ospakuntza hau ondo dago egitea.

Zer ekintza dago gipuzkoaldean?
Nik dakidanez, Donostian ekintzarik azpimarragarriena, lilatoia da eta gure ikasleek parte hartuko dute.

Zergatik ospatzen da emakumearen eguna?
Lehen aipatu dizuedan bezala, diskriminazioa dago gizartean. Adibidez: emakumeek soldata gutxiago dute, etxeko-lanak emakumeak egiten ditu, tratu txarrak emakumeen aurka…

Zergatik lila kolorea emakumeen egunean?
Ehundura enpresa batean emakumeak greban jarri ziren lan baldintzak hobetzeko eta enpresa jabeak, sua eman zion enpresari eta emakume asko hil egin ziren.Orduan ehuntzen ari ziren ehuna lila kolorekoa zen, horregatik kolore hori

Mila esker Garbiñe!

Monday, March 9, 2009

EMAKUMEEN EGUNA OSPATU GENUEN!






Ostiralean, nazioarteko emakumeen eguna ospatu genuen DBH eta BATXeko ikasle eta irakasleok. Pasiloak apainduta eta guk geok zerbait morea soinean genuela. Ez ginen emakumeok soilik izan gainera, gero eta gehiago dira eta morez jantzita ikusten ditugun gizonezkoak.BATX 1eko ZTGko ikasleek bideoz erakutsi zizkiguten egunaren nondik norakoak eta emakumeeen egunaren ospatzea / aldarrikatzearen zergaitiak. beste Batx 1 eta 2ko ikasleek irratisaio bikaina eskaini zieten DBH 3eta 4koei gai bera aintzakotzat hartuta. DBH4koek bokadiloak saltzen jo eta su eta 12ak aldera, dekoraziorako erabili ziren posterren lehiaketa. Lastima sari gehiago ez izatea, guztion lanak eta merezi izan baitzuen saria. Bai potoloa gainera! Eta bukatzeko gizonezko irakaslek emakumezkoei eskainitako bazkari goxoa. Ikustekoak ziren denak pajarita jantzita gu erreginak beaikinan zerbitzatzen. Hunkitzeko moduko bertsoak ere bota zizkiguten oholtza gainetik. Nork eutsi malkoei?
Mila esker egun hori prestatzen aritu zareten / garen guztioi, bene-benetan.

LASKORAIN IKASTOLAKOAK LILATOIAN



Martxoaren 8an, emakume langileen nazioarteko egunean,Laskorain ikastolako 33 lagunek hartu zuten parte Donostiako LILATON lasterketan. Ekimen honetan gure ikastolarekin bat egiten duten irakasle, ikasle, ikasle ohi eta gurasoen partehartzea gero eta haundiagoa da. Benetan txalotzeko lana neskok!
Batx 2ko Mireia bere kategorian 3. izan zen eta talde bezela ere saria lortu genuen. Bertan ziren, nola ez, Arrate, Miren, Leire, Jone, Nere, Nerea, Joana, Naroa, Lorea, Clara ...eta hainbat eta hainbat.Eta nola ez, ikusleak ezin ahaztu, Donostiako kaleetan zehar baitzeuden gu animatzera joandako ikasle eta gurasoak, emakume nahiz gizonezkoak, beren txalo zaparrada eta ohiuekin gu animatu nahian. Mila esker guztioi!

Sunday, March 8, 2009

emakumeran eguna

jada emakumearen eguna pasa da, baina zergatikan egun hori?
zergatik ainbeste inportantzia?

itzez esateko mila modu desberdin daude, baiña oberena, bakoitzak bere begien bidez ikustea da.

Saturday, March 7, 2009

JONE AMONARRIZENTZAKO LITERATUR SARIA


Tolosaldea Garatzenek lehenbizikoz abian jarri du emakumeen emigrazioa hizpide duen literatur lehiaketa. Laskorain ikasotlako DBH 4ko 38 ikaslek hartu dute parte, eta euren lanen artean Jone Amonarriz-en "Itzalpean" lana izendatu dute lehen saridun.
Hala, 200€-ko saria jasoko du datorren asteazkenean, martxoaren 11an ,Tolosako Gazte Topagunean. Bertara joango gara noski, Jone Animatzera.
Topagunean, 18.00etan dugu zita!

Friday, March 6, 2009

JONE AMONARRIZEN "ITZALPEAN"


Carmenek bizitza gogorra izan zuen Kuban, gogorregia aurrera egin nahi duen batentzat. Egunero-egunero nekea eta tristura makillajez estali eta hamalau ordu lanean igaroko zituen zokora abiatzen zen. Ilargia atera orduko ordea, irribarre marraztuari pilak amaitzen zitzaizkion. Hogeita bost urte bete bezain laster, ama galdu zuen, hainbeste maite zuen ama. Bizimodua aldatu beharra eskatzen zion barruak, eta bi aldiz pentsatu gabe, bakardadearekin batera, bere jaioterri berrira alde egitea erabaki zuen.

Donostiara iritsi zenean, iraganako oroitzapen eta amesgaizto guztiak atzean uztea zen bere asmo nagusia. Bizi berri bati ekin nahi zion, berriz jaio. Urte batzuk lehenago Kubatik bere bidaia berdina egin zuen lagun batek jaso zuen etxean, etxebizitza eta lana aurkitzen zituen bitartean. Logelan sartu bezain laster, txikia zenean amak oparitu zion egunkarian idazten hasi zen.


Inoiz ez zait barruan sentimendu izoztu hau nagusitu. Barrua hutsik sentitzen dut, bakarrik nago, ez daukat ezer, eta lortu nahi dudan hori oso urruti ikusten dut. Julia asko aldatu da, uste dut hona etortzeak ez diola batere onik egin. Etxea hiritik nahiko aparte dago, etorkinak dira nagusi. Espero dut Juliak lagunduko didala gizarteratzen. Gaur oso nekaturik nago, bidaiak energia guztia xurgatu dit. Iluntasunean murgildu nahi dut, beldur naiz…

1986ko urriaren 18a

Aspaldi ez dudala bakardadeak sortu didan korapiloa askatu. Jadanik lana aurkitu dut ... (jarraitu)


Thursday, March 5, 2009

EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA


Hainbat eta hainbat urtetan zehar, emakumeek zenbait greba egin dituzte beraien eskubideak lortzearen alde:
Gehienok ezagutzen dugu martxoaren 8a 1908an New York-eko fabrika batean 146 emakume langile hil zirelako. Protestatzen ari ziren soldata miserableak eta oso lan baldintza txarrak zituztelako eta jaurtiki zizkien suzko bonbek izugarrizko sutea eragin zuten.
Hala ere, zenbait historialariren iritziz, gogoratzen dena ez da 1908ko gertaera, 1909ko irailaren 27an gertatutakoa, baizik. Badirudi New York-eko 20.000 langile, gehienak emakumezkoak, 13 aste iraun zuen greba egin zutela. Sufrimendu latza jasan zuten, gosea, atxiloketak, despidoak..., baina eskariak betetzea lortu zuten. 1909ko martxoaren 8an berriro konbokatuko zen manifestaldia, hobekuntza gehiago eskatuz.
1911n Triangle Shirtwaist Company-n gertatutako suteak oihartzun ikaragarria izan zuen AEB-etan, bertan hil ziren emakumeak aurreko urtean lehen emakume greba egin zutenak izan baitziren, lanerako baldintza hobeak eskatzen zituztenak, alegia.

emakumearen nazioarteko eguna

Eskualdeko herri askotan egingo dituzte ekintzak igandeko Emakumearen Nazioarteko Eguna dela-eta. Ekintzak, dena den, ostiralean hasiko dira leku gehienetan eta ez dira faltako, gainera, emakumeen afariak


Tolosa
Martxoak 5. 16:30ean Asvineneako antzerki taldearen antzerki emanaldia EPAren lokaletan (Igaralde kalea, 23). EPAk antolatuta.

Martxoak 6. 18:00etan hitzaldia Topagunean Josebe Iturrioz Tolosako Berdintasun Teknikariaren eskutik. Udalak antolatuta.


Martxoak 6. Villabonako hiru gazteek Afrikan zehar zortzi hilabeteetan egindako bidaiaren diapositiba emanaldia 22:30ean Oargin, Amafrika izenekoa. Bilgune Feministak antolatuta.

Martxoak 7. Kontzentrazioa San Frantzisko eliza aurrean 19:30ean. Ondoren, 21:00ak aldera, afaria Oargin. Izena emateko deitu 688 801 856 telefonora. Bilgune Feministak antolatuta.

Martxoak 8. XXY Lucia Punzoren laburmetraiaren emanaldia 18:00etan Topagunean. Udalak antolatuta.


Martxoak 10. ESCIVIko ikasleek egindako laburmetraien emanaldia 18:00etan EPAren lokaletan. EPAk antolatuta.

Martxoak 12. Emakume batzarra abortoaren inguruan hitz egiteko 19:30ean Kultur Etxean. Bilgune Feministak deituta.

Emakumeen eta gizonen rolak publizitatean

Kaixo lagunok!! Emakummen eguna dator eta egunkarietan eta beste hainbat komunikabideetaN gaiaren inguruko artikuluak agertzen hasi dira. Hementxe uzten zaituztegu informazio interesgarri batekin. Ikusteko klikatu hemen.

EMAKUMEEN JASATEN DITUZTEN TRATU TXARRAK

Martxoaren 8an Nazioarteko Emakumeen eguna dela eta, Gaur haiei eskeni nahi diegu gure bloga, beraiek jasaten dituzten tratu txarrei bukaera eman nahi diegu, horretarako denok hartu beharko genuke parte tratu txarrei amaiera emateko, hona hemen tratu txarrei buruzko bideo bat.