Thursday, November 20, 2008

ZORIONAQ GUZTIOI!!!!



Zorionak Laskorain ikastolako partaide zareten / garen guztioi! Hainbeste lan eta esfortzuk jaso du ongi merezitako saria: Euskalit fundazioak eskaintzen duen urrezko Qa. Ikastolako ikasle, irakasle, langile eta guraso guztien artean osatzen dugun hezkuntz proiektua hobetzen jarraituko dugu. Mila esker guztioi.

Q-A OSPATZEN!




Urrezko Q-dunak ginela jakin bezain pronto, musuak, besarkadak eta malko bat edo beste ez zen faltatu langileen artean. Zuzendaria zoriontzeko irrikaz, a zer harrera hunkigarria! Nor izan zen malkoei eusteko gai?