Tuesday, October 14, 2008

TOLOSALDEATIK NAFARROA OINEZERA

Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaia da. Urriaren 19-an ospatuko da egun handi hau eta horretarako Tolosako Galtzaundi Elkarteak Iruñara joateko autobusak antolatu ditu. Urte bakoitzean, ikastola batek hartzen du Nafarroa Oinez antolatzeko ardura. Urte osoan zehar antolatzen dira jarduerak, eta azken eguna Nafarroa Oinezen egun handia izaten da. Azken egun horrek euskararen aldeko elkartasunaren eta elkarrekin lan egiteko ahalmenaren erakusgarri izan nahi du.

Oraingoan, Iruñeko Jaso Ikastola izanen da proiektu handi hori antolatzeko ardura hartuko duena. Amaierako egun handian, 100.000 pertsona baino gehiago biltzeko aukera dago. Zalantzarik gabe, gure ikastola prest dago erronka hori gainditzeko.

SOLASEAN

-Beno ba Abraham kontaiguzu, noiz eta non jaio zinen?
Anoetan jaio nintzen eta 4. kurtsorarte han bizi izandu nintzen, eta 5. mailatik aurrera Tolosan.
-
Noiz erabaki zenuen txirrindularitzan ibili nahi zenuela?
Txirrindularitzan ibiltzea betidanik izan dugu etxean. 9 urte nituelarik konpetizioetan parte artzen hasi nintzen. Nire anaiaren bizikleta eredu edukita (EMPORIUN bizikleta)
-Zeure gurasoek zer esaten zizuten?
Neure aitarentzat sorpresa izan zen, eskolan batean ( Del Oria eskola) inskribitu zen bere aitaren baimenik gabe eta tolosako Olimpiadetan hartu zuen parte eta irabazi egin zuen.
-
Kirolari trebea al zinen txikia zinenean?
Oso saiatua eta trebea izan nitzen। Beti gustatu zait denetik egitea eta beti izan dut gustoko Jarraitu..