Thursday, October 30, 2008

Halloween!


Denok dakizuen bezala, bihar, urriak31 HALLOWEEN eguna ospatzen da munduko hainbat tokitan. Tolosan, beldurrezko zine maratoia dago, Leidor antzokian, 10:30 – 2:30 arte, baino nahi denean sartu eta nahi denean irten daiteke. Gehiago jakin nahi izaez gero klikatu hemen.

Thursday, October 23, 2008

LASKORAIN ABESBATZA

Aurtengoan ere Laskorain Ikastolak bere abesbatza taldea sortu du. LH3-4-koak usabalera etorri direnez bi talde osatu dituzte; alde batetik txikiak ditugu 35 inguru direlarik eta beste aldetik handiak 36 inguru.Gehiago jakin nahi baduzu klikatu hemen.

Wednesday, October 15, 2008

JONE URTEAGAREKIN, LASKORAINEKO ZUZENDARIAREKIN SOLASEAN


Jone Urteagarengana, laskorain ikastolako zuzendariarengana, jo dugu galdera batzuk egiteko eta bere iritzia eman digu.

Laskaldig:Ze iruditzen zaizu egiten ari garen bloga?
J.U.: Lehenik, asko pozten naiz aldizkari arrunt bat baino erakargarriagoa delako eta zuek, ikasleok, gustorago hartuko duzuelako. Horrez gain alde on gehiago ere ikusten ditut: ikastolako boletinean zuek jorratutako ideiak sartzea... Oso ideia ona da.
Laskaldig: Zer esango zenieke blogeko bisitariei?
J.U.: Lehenik eskerrak eman beraien ekarpenak ongietorriak izango direlako eta beren bisitak ekarpena bizitu egingo dutelako.

Tuesday, October 14, 2008

TOLOSALDEATIK NAFARROA OINEZERA

Nafarroa Oinez Nafarroako ikastolen jaia da. Urriaren 19-an ospatuko da egun handi hau eta horretarako Tolosako Galtzaundi Elkarteak Iruñara joateko autobusak antolatu ditu. Urte bakoitzean, ikastola batek hartzen du Nafarroa Oinez antolatzeko ardura. Urte osoan zehar antolatzen dira jarduerak, eta azken eguna Nafarroa Oinezen egun handia izaten da. Azken egun horrek euskararen aldeko elkartasunaren eta elkarrekin lan egiteko ahalmenaren erakusgarri izan nahi du.

Oraingoan, Iruñeko Jaso Ikastola izanen da proiektu handi hori antolatzeko ardura hartuko duena. Amaierako egun handian, 100.000 pertsona baino gehiago biltzeko aukera dago. Zalantzarik gabe, gure ikastola prest dago erronka hori gainditzeko.

SOLASEAN

-Beno ba Abraham kontaiguzu, noiz eta non jaio zinen?
Anoetan jaio nintzen eta 4. kurtsorarte han bizi izandu nintzen, eta 5. mailatik aurrera Tolosan.
-
Noiz erabaki zenuen txirrindularitzan ibili nahi zenuela?
Txirrindularitzan ibiltzea betidanik izan dugu etxean. 9 urte nituelarik konpetizioetan parte artzen hasi nintzen. Nire anaiaren bizikleta eredu edukita (EMPORIUN bizikleta)
-Zeure gurasoek zer esaten zizuten?
Neure aitarentzat sorpresa izan zen, eskolan batean ( Del Oria eskola) inskribitu zen bere aitaren baimenik gabe eta tolosako Olimpiadetan hartu zuen parte eta irabazi egin zuen.
-
Kirolari trebea al zinen txikia zinenean?
Oso saiatua eta trebea izan nitzen। Beti gustatu zait denetik egitea eta beti izan dut gustoko Jarraitu..

Thursday, October 9, 2008

JOXE MANUEL AGIRRE

Joxe Manuel Agirre Tolosan jaio zen 1956an. Gaur egun bere taldearekin herriz herri ibiltzen da jotzen. Dultzaineroa da eta dultzaina klaseak ematen ditu.

-Noiz hasi zinen dultzaina jotzen?
* 9 urterekin hasi nintzen txistua jotzen Miguel Martinez de Lecea irakaslearekin.

-Badakigu dultzaina tailer bat duzula. Nola sortu zen ideia?
* Hasieran fabrika batean hasi nintzen lanean baina fabrika itxi egin zen eta tailerra ireki nuen.

-Noiz hasi zinen taldean jotzen?
* Ez naiz gogoratzen oso ondo. 16 bat urte edukiko nituen gutxigorabehera.

-Inoiz diskorik grabatu ahal duzu?
* Bai nire taldearekin dultzainarekin jotako musika tradizionalaren disko bat argitaratu genuen 1996 inguruan.

AZKAR ERANTZUTEKO GALDERAK

-Zenbaki bat?
*9a
-Futbol talde bat?
*Athletic
-Mendia edo hondartza?
*Mendia
-Kolore bat?
*Urdina

A ZER ETORKIZUNA!

ARIES
Maitasuna:Udara bukatzear dago eta oraindik zure laranja erdia ez duzu aurkitu.Udazkenaren zain egon behar al duzu?MUGITUU!
Lagunak:Nahiz eta maitasunean zorte txarra eduki,lagunez inguraturik zaude,zorte ona eduki duzu haiek aurkitzen.
Familia:Oso ondo!zaren bezalakoa onartzen zaituzte eta zuen artean harremana asko hobetu da.

TAURO
Maitasuna:zure mutil/neskarekin orain dela gutxi moztu duzu, baina lasai egon, zuk pentsatzen duzuna baino lehenago agertuko da zure printzea/printzesa.
Lagunak:Momentu txarrenak iaz pasa ziren, baina naiz eta arazoak eduki beti batera egongo zarete.
Familia:Bolada onetan arazoak eduki dituzue, festaz festa ibili bai zara, pentsa ezazu zure familiarengan!

GEMINIS
Maitasuna:Zeure gauzekin lanpetuta zabiltza baina examinak bukatzean mutil bat aurkituko duzu.
Lagunak:Beste lagun batzuekin hasiko zarete ibiltzen eta zuek egiten dituzuen planek ez dute zerikusirik beraiekin egingo dituzuenak.
Familia:Zure jenioa kontrolatzen ba duzu, familiarekin hobeto moldatuko zara.

CANCER
Maitasuna:Ez duzu arazorik zure neska/mutil lagunarekin. Dena arrosa kolorekoa ikusten duzue. Ez iezaiozu utzi alde egiten zure bizitzako azukre koskorra bai da.
Lagunak: Lagun hobeak bilatu behar dituzu eta horiekin hasi behar zara ibiltzen. Eta inoiz baino hobetoago egongo zara.
Familia: lagunekin arazoak balin badituzu ondo etorriko zaizu familiarekin agertzea zure sentimenduak.

LEO
Maitasuna: kurtsoa hasi da eta asko ligatuko duzu zure estiloko neska/mutilekin.
Lagunak:oso ondo zabiltza.
Familia:arazoak dituzue gehiago hitz egin beraiekin.

VIRGO
Maitasuna:Orain arte gertatu den guztia barkatu dizu eta berriro hasi zara bere atzetik, zeren zain zaude berari esateko?
Lagunak:ez dituzu inorekin arazoak horrela segi ezazu!
Familia:udaran ondo pasa duzunez festetan orain gurasoengan pentsatu eta ikasi!

LIBRA
Maitasuna:zure mutilak laguntza behar
du! Hitz egin berarekin.
Lagunak:pentsa ezazu beraiengan eta lagun iezaiozu behar duenari.
Familia:eskas zabiltza beraiekin… kasu gehiago egin beharko diezu.

SCORPIO
Maitasuna:beste batengan hasi beharko zenuke pentsatzen.
Lagunak:beraiekin hitz egin ezazu geroago agian beranduegi izango da eta.
Familia:oso ondo moldatzen zara beraiekin!ZORIONAK!

SAGITARIO
Maitasuna:berarekin moztea duzu hoberena, adarrak jarri dizkizu eta.Hitz egin berarekin ziurtatzeko.
Lagunak:zure ondoan behar zaitu zure lagunak eta zu beti zure neska/mutilarekin eskeeni iezaiozu denbora gehiago bestela zuen laguntasuna amaitu egingo da eta.
Familia:neska/mutilarekin arazoak dituzu eta horregatik gurasoekin gauzak ez patu.

CAPRICORNIO
Maitasuna:Nahiz eta arazoak eduki aurrera segituko duzue eta azkenen batera bukatuko duzue.
Lagunak: Ez duzu arazorik lagunekin!!! Denekin oso ondo moldatzen zara, ZORIONAK!!!
Familia: Gurasoekin ez duzu harreman askorik azkenaldi honetan berriz hasi beharko duzu beraiekin zenuen harreman eta laguntasuna berpizten! Animo lortuko duzu eta!!!

ACUARIO
Maitasuna:orain arte ez duzu zure neska/mutila bilatu baina hilabete hauetan neska/mutil bat azalduko zaizu eta ez utzi alde egiten.
Lagunak:Lagun bat ez zaizu batere atsegin eta gaizki ematen zarete egun hauetan zeren zain zaude berari berriz ere zukua botatzeko?
Familia:batzutan harrapatu dizkizue gauz batzuk baina gurasoak ez dira oraindik enteratu zertan ibiltzen zaren.

PISCIS
Maitasuna:ez al duzu nahikoa zure neska/mutilarekin
Lagunak: ez diozu ezer esaten zure lagunari eta iaz nazkatzen hasi da, kontatu iezaiozu kontatzeko duzun gauza hori bestela bere amisdadea galduko duzu
Familia:Lehen bailen aita eta amarekin hitz egin arazoak badituzu.AGUDOOO!!!

Malen Iturralde, Aintzane Agirre eta Irati

GRAFITIAK, ARTEA ALA DELITUA?

Grafitiak 60.hamarkadan sortu ziren gazte batek, bere ezizena (tag) New York eko metroan idaztzi zuenean. Gero autobus geltoki etan eta manhattanen jarraitu zuen bere ezizena idazten. Gero gazte guztiak bere ezizena sortu eta idazten hasi ziren paretetan.

Wednesday, October 8, 2008

EUSKAL ZINEMAREN ASTEA

Zinemastea, Euskal Zinemaren 23. astea, izango da Gasteizen otsailaren 26tik martxoaren 3ra bitartean.
22 film luze, 22 labur eta hainbat dokumental lehiatuko dira, eta hiru sari emango dituzte: horietako bi ikusleenak izango dira, film luze onenari eta film labur onenari eta, hirugarrena, epaimahaiaren film labur onenari saria izango da. Pantailaratuko diren lan guztiak euskal zinemagileek 2006an zuzendu edo ekoiztutakoak dira, eta haien artean honakoak dira nabarmentzekoak, besteak beste: Noticias de una guerra, La buena voz, Zeru horiek, Calle silencio, Nomadak TX, Txorixak galduta egozenian, Kutxidazu bidea Ixabel eta La sombra de nadie.
Aupa lagunok,zorionez gaude.Queen eta Madonna bueltatu egin dira eta!.
Aspaldi ez ditugu ikusi Madonna eta Queen taldea.
Freddie Mercury, 1981 Wembley estadioko kontzertuan.
Madonna “pop-en erregina” orain dela bi urte gutxigora-behera bere single-lekin “Hung up” ez dela hemendiken pasa eta nola ez Queen talde, rock-eko talderik onetarikoa,orain dela asko ez dela hemendik pasa ere, Fredie Mercury hil zenetik gutxigora-behera, baina jakingo al zenuen esaten zein zen Freddie Mercury?
Ba oso erreza da, "Queen" musika taldeko abeslaria eta ikurra izan zen. Izan ere, taldeko kanta ezagunenetako gehienak sortu zituen.Gaur egun,
Paul Rodgers abeslaria kontzertu batean.
bere omenez estatua bat dago Suitzan zehazkigo Montreuxen.Esaten dutenez, Rock historiako abeslari onetarikoa izan zen.Baina dena ez da polita abeslari baten bizitzan,Mercury HIESak hil izanak gaixotasun honen gaineko kontzientzia zabaltzeko balio zuen eta 1991ko azaroaren 24an hil zen Londoneko bere etxean.Baina hau aipatzekoa da,Queen-eko kontzertu garrantzitsuna Wembleyko estadioan (London) izan zen.Jende asko elkartu zen estadioan eta bertan “Queen” taldea fama ikarargarria hartu zuen.Baina lehen aipatu dugunez Mercury aspaldi hil zen,baina taldea nola egingo zuen kontzertu bat abeslari gabe?Lasai egon, “Queen” beste abeslari bat aurkitu du: Paul Rodgers bai egia da Paul abeslari famatua da baina,Freddiaren omenez egin du espero dugu Gira berria honetan suerte edukitzea.Gira honen izena Rock the Cosmos Tour du eta leku hauetan egingo dute kontzertuak(Espanian ere egingo dute)

KILOMETROAK

Aurtengo ikastolen jaialdia, kilometroak, Gipuzkoako Irura herrian ospatu zen Urriaren 5-ean. Festa giro euskalduna nagusitzen den jai honetan ezinbestekoa zen urteroko kilometroetako abestia. Aurtengo abestia Aitor Mendiluze bertsolariak letra eta Desordutan taldeak doinua jarriz egin zen.
Aurtengo kilometroetako logotipoa eta leloa hau zen:“ERAIKITZEN”

Zergatik da eraikitzen?

Irura herri berria da eta bere ikastolak 140 ikasle ditu. Gaur egun Ikastolako gelak hiru kokapen ezberdinetan banaturik daude. Lekurik ezak bultzatuta eraiki berri baten apustuari ekin diote. Irurako ikastolari diru laguntza emateko dendak eta tabernak ireki dira. Irurako Ikastola berria 2007ko maiatzean hasi zen eraikitzen eta sartu berri garen urte honetan amaituko dira obrak.

BERTSO SAIOA

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Lankuk, Tolosako udalaren laguntza eta babesarekin, Pilarikako bertso jaialdia berreskuratzeko ahalegina egin dute. Garai batean, urteroko zita zen Tolosako Pilarikako jaialdia. 10 urte baino gehiago bada saio hori antolatu ez dela. Tolosan, bertso plazen aldetik hutsune bat zela ikusirik, saio hau berreskuratzeko aukera proposatu eta hara, aurten berreskuratu egingo da. Leidorreko areto ederrean izango da, urriaren 12an, 17:30ean. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Sustrai Kolina, Beñat Gaztelumendi eta Bixente Gorostidi izango dira. Gai-jartzaile lanetan berriz, Saroi Jauregi arituko da. Espero dugu ekitaldi honetara jende ugari joatea batez ere gazteak, bertsolaritzari indarra emateko.
DONOSTIAKO ZINEMALDIA 2008


* Zer iruditu zaizue Donostiako zinemaldia 2008? Eta bertako pelikulak?

* Izar asko ikusi al zenituzten?

* Zaila egin al zitzaizuen zen pelikulak epaitzea?

* Zein pelikula gustatu zaizu gehien? Eta gutxien?

* Zenbat pelikula ikusten zenituzten egunean?

* Gustatu al zaizue esperientzia hau?

* Errepikatzeko moduan?

ZER DA ZINEA?

ZER DA ZINEA????
Zinema edo zinematografia (antzinako grezieratik: κίνημα kinema (mugimendua) eta γράφειν grafein (idatzi) eratorria) projektore baten bidez fotograma multzo bat (filma) era bizkor eta jarraian (mugimenduaren ilusioa sortzeko) pantaila baten kontra pasatzeko teknika da. Oso aisialdi mota ospetsua izan da XX. mendearen hasieran Lumière anaiek asmatu zutenetik. Argazkilaritzatik oso hurbil, mugimenduak aukera artistiko zabalagoak ematen dizkio zinemari.
Zinemaren inguruan, gauza ezberdin ugari aurki ditzazkegu esaterako honako hauek:

KILOMETROAK

Dbh2 eta dbh3ko ikasleei galdekizun bat pasa eta gero, jakin dugu, ikasle guztietatik %90 Kilometroetara joan zela eta %10-a ez zela joan. Joan zirenetatik %92k ondo pasa zuen eta %8ak berriz, ez zen gustura egon. Ekintza ugari egon ziren baina gustukoena kontzertuak izan ziren. Ikasle batzuk, hurrengo Kilometroak antolatzeko hainbat ekintza berri proposatu dizkigute. Hauek dira horietako batzuk: joko gehiago jartzea, gazteentzako ekintza gehiago, ibilaldi motxagoa egitea, nekagarria iruditzen bai zaie, eta azkenik, kontzertu hobeagoak jartzea.
Beste aldetik, ikasleen %50ak baino gehiagok, ibilbidea ez zuten egin. Ibilaldia egin zutenetatik %60ak baino gehiagok, gustukoa izan zuen eta %10ak baino gehiagok ez zuten oso gustura egin. Gainontzeko guztiek ez zuten batere gustukoa izan.
Hurrengo urtean joango al zara Kilometroetara? Galdera hori egin eta gero, %85ek baietz erantzun zuten, %5ak baino gutxiagok ezetz eta gainerakoek ez dute erabaki.



Hona hemen, Josune Aiestaran-ni egindako entrebista. Berarekin hitz egin eta gero Kilometroei buruzko hainbat galdera egiteko aukera izan genuen:

Lehenik, zer moduzkoak iruditu zaizkizu aurtengo kilometroak?
Oso onak iruditu zaizkit. Apartak. Eguraldiak asko lagundu zuen eta giro aparta izan genuen Anoeta eta Iruran. Bi herriak jendez beteta egon ziren egun osoan.

Uste baino jende gehiago etorri al da? Gutxi gorabehera zenbat?
Bai. Izugarrizko jende pila etorri da. Hala ere, ez dakigu zehazki zenbat jende etorri den oraindik.

Laguntza handia jaso al duzue?
Bai. Jende askok lagundu digu. Laguntza hau gabe ezingo genuen honelako ekintza bat antolatu. Gaur egun, Irurak 1500 biztanle ditu haur eta helduak kontatuta. Egun horretan 2000 pertsona aritu ginen lanean. Anoetako, Laskorain ikastolako, Ibarrako, Billabonako, Imakulada ikastetxeko eta Andoaingo hainbat jendek lagundu ziguten.

Zergatik aurtengo kilometroei “ Eraikitzen ” izena jarri zenioten?
Eraikin berriaren beharrarengatik jarri genion izen hori. Lehen, eraikinaren aurretik leku falta handia genuen eta eraikina ordaintzeko dirua behar genuelako. Herria eta ikastetxea eraikitzen ari direlako.

Irura hain herri txikia izanik nolatan bururatu zitzaizuen hor egitea?
Lehen esan dudan bezala beharrak bultzatuta. Hasieran haur hezkuntza bakarrik genuen baina herria handitzearekin batera, 6.mailararte jarri genuen. Ikastetxe berria egiteko, udalak 600.000 euroko diru laguntza eman zigun eta guk 1.700.000ko diru kopurua behar genuen gastuetarako.

Eta amaitzeko, hainbat sakrifizio eta prestakuntza zerbaitetarako balio izan dute?
Bai horixe. Jende mordoa inguratu zen Irurara eta ze ondo atera zen dena. Jendea oso pozik dago.

Monday, October 6, 2008

POSTAK IDAZTEKO BEHARREZKOAK

Dagoeneko 2 e-mail kontu ireki ditugu:
  1. g.mail blogari moduan baimendua izateko
  2. yahoo ko e-maila, flickrera eta Utubera argazkiak eta bideoak deskargatzeko.
Beraz, orain gure artikuluak blogean sartzeko prest gaude. Nola? Oso erraza. Jarraitu honako pausu hauek.

  • Sign in klikatu eta zuen helbide elektronikoa eta pasahitza eskatuko zaizue.
    1. EditHtml
    2. Compose
Guk gehienetan, eta kontrako agindurik ezean, Compose aukeratua dugula idatziko dugu.
  • Testua karta bat idazten ariko bagina bezala sartuko dugu.
  • Argazkia sartu nahi izanez gero, goiko aldean dugun argazkiaren ikonoa sakatuta lortuko dugu. Bi aukera ematen dizkigu.
  1. Gure ordenagailuan gordeta dugun irudiren bat igotzekoa (tamainarekin arazoa izan dezakegu)
  2. flicker edo beste zerbitzu batetik deskargatzekoa. Horretarako flickr zerbitzuan bezero bezala onartu behar gaituzte eta erabiltzaile izena eta pasahitza gogoan izan. Aurrekoan bezala, gauzak errazteko, denok klabe bera erabiliko dugu:
    1. erabiltzailea: laskikasleak
    2. pasahitza: laskaldig

Sunday, October 5, 2008

Espainiako lehen mailako emaitzak


Espainiako lehenengo mailako 10.jardunaldiko emaitzak jakin nahi badituzue,bertan klasifikazioa,kalendarioak,emaitzak eta abar ikusi ahal izango dituzue eta horretarako klikatu ezazue hemen!!!