Wednesday, October 8, 2008

BERTSO SAIOA

Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak eta Lankuk, Tolosako udalaren laguntza eta babesarekin, Pilarikako bertso jaialdia berreskuratzeko ahalegina egin dute. Garai batean, urteroko zita zen Tolosako Pilarikako jaialdia. 10 urte baino gehiago bada saio hori antolatu ez dela. Tolosan, bertso plazen aldetik hutsune bat zela ikusirik, saio hau berreskuratzeko aukera proposatu eta hara, aurten berreskuratu egingo da. Leidorreko areto ederrean izango da, urriaren 12an, 17:30ean. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Sustrai Kolina, BeƱat Gaztelumendi eta Bixente Gorostidi izango dira. Gai-jartzaile lanetan berriz, Saroi Jauregi arituko da. Espero dugu ekitaldi honetara jende ugari joatea batez ere gazteak, bertsolaritzari indarra emateko.

No comments: