
Gaurko honetan berri pozgarriak ditugu, lagunok! Eusko Jaurlaritzako hezkuntza sailak atzerrian hizkuntz ikastaroak egiteko bekak eman ohi ditu. Aurtengo deialdian, eta oraindik onartuen zerrendak behin-behinekoak badira ere, Laskorain Ikastolako hiru ikasle dira hautatuen artean:
DBH 3ko Maria Zubiriak, Batx 1eko Andrea Aldazabalek eta Batx 2 ikasten ari den Irene Irurzunek hilabete pasako dute atzerrian, ingelesa ikasten, gastu guztiak ordainduta. Lehenengo biak Erresuma Batuan, eta Irene berriz, Irlandan. Aipatzeke ezin utzi beste gure h
