Tuesday, October 25, 2011

Berdintasunaren aldeko astea

Berdinbide elkarteak eta Tolosako Udaleko Berdintasun atalak bigarren urtez antolatu dute Berdintasunaren Aldeko Astea. Indarkeria matxistaren inguruan, bi ikuspegi jorratzen ari dira. Alde batetik, indarkeria jaso dutenen emakumeei talde atentzioa emateari buruzkoa. Bestetik, esku-hartze psikologikoa gizonezko erasotzaileekin. Horrez gain, Egipton emakumeek bizi duten egoera erakusten duen Kairoko emakumeak filma ikusi ahalko da. Berdintasunaren Astearen aurkezpenean, Edurne Mendia Kultura zinegotzia, Josebe Iturrioz Berdintasun teknikaria eta Jesus Maria Penilla Berdinbide elkarteko kidea izan ziren.

Egitarauko ekitaldietako bat bi egunetan izango da. Taldeko atentzioa indarkeriatik bizirik iraun duten emakumeekin izena du tailerrak eta Las Dignas mugimenduko Dinora AguiƱadak dinamizatuko du. Gaur izan da lehen saioa, eta etzi, asteazkena, izango da bigarrena, udaletxean, 18:00etatik 21:00etara.
informazio gehiago klikatu hemen.


Ander Iriarte.