Wednesday, November 18, 2009

EUSKARAREN EGUNA

Gerturatzen ari da abenduak3. Eta zergatik aipatzen dugu egun hau? Ba, euskararen eguna delako.
Egun berezi hau toki ezberdin askotan ospatzen da, izan ere, egun honetan ospatzen dena oso garrantzitsua da euskaldun guztientzat: gure beharra duen hizkuntzaren eguna. Edozein hizkuntzak merezi du bere eguna izatea, zeren eta, gu gure hizkuntzarekin identifikatzen gara. Ikastoletan hainbat ekitaldi egiten dira egun honetan, gainera toki batzuetan (Nafarroan) jai izaten da egun seinalatu hau. Udalek egun onetarako egitarau interesgarriak jartzen dituzte, adibidez: bertso jaialdiak, musika emanaldiak...