Monday, December 14, 2009

Gabonak!

Badatozte hainbeste espero genituen ospakizunak. Opariak, abestiak, jaiak.. denak gustuko ditugunak, egun bereziak dira denentzat baino gehienbat gaztetxoentzat. Abenduak 24, egunean zehar, lagun taldeak etxez etxe joaten dira kantari dirua biltzera, arratsaldeko 7k aldera Olentzero jeisten da menditik umetxo guztiei agurtzera, gaualdera, famili arteko afaria egiten da eta ohera joaten garenean Olentzerok opari guztiak uzten ditu zuhaitzaren azpian. Gabonei jarraipena emateko Urte zaharra ospatzen da, afari eder bat egiten da urteari amaiera emateko. 12 etan kanpaiak hasten dira eta 12 mahats jatea da tradizio, gazte dexente ateratzen da 00:30k aldera urte berria ospatzera. Azkenik, gabonei agur esateko Errege magoak etortzen dira beraien oparitxoekin Eguberriei amaiera emateko.

JAI ZORIONTSUAK IZAN DITZAZUELA!!

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!!

Maialen Lujanbiok jantzi du txapela!!!

Maialen Lujanbio txapeldun handia!


Lujanbio, arte Ederretako lizentziadun hernaniarra dugu. Bilbon egin zituen ikasketak (Bizkaia), eta han eman zituen urteak oso garrantzitsuak dira Maialen Lujanbioren ibilbidean, hiri handi batera egin baitzuen jauzi. 2000. urtetik 2001era, munduan barrena bidaiatzen aritu zen, eta orduko bizibideek ere eragin handia izan zuten berarengan. Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, Euskal Herriko zenbait musika talderentzako letrak idatzi izan ditu eta kartelgintzan ere aritu izan da. Bertsotan, ikastolan hasi zen, hango bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta hirutan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an, 2001 (urte horretan txapeldunorde izan zen) eta 2005ean. 1990eko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, emakumeak leku egiten joan dira goi mailako bertsogintzan, eta Maialen Lujanbiok goren mailara iristea lortu du. Gaur egun, sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.

Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du azkenea
n, Joxe Agirre bertsolari beteranoaren eskutik jaso du txapeldun berriak txapela, BECen jokatutako final gogoangarrian. Emozioz eta kalitatez beteriko saioan, azken buruz burukoan Amets Arzallus eta Maialen izan dira nor baino nor, eta azkenean hernaniarrak eskuratu du orain dela zortzi urte ihes egin zion txapela. Lujanbio Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da eta ekintza horrek, etorkizunean zer esan handia izango duela baieztatu dute, "bertsozaleen elkartea" eta "bertsolari txapelketa nagusia 2009" blogen arabera.