Thursday, October 8, 2015

"Xabiertxo bere etxera etorri da, Tolosara!"

"Xabiertxo bere etxera etorri da, Tolosara!". 90 urte bete ditu jada ikastoletan, haurrek euskaraz ikas zezaten  euskaraz idatzitako lehenengo liburuak.
Ixaka Lopez Mendizabal Tolosarrak idatzi eta etxeko inprentan argitaratu zuen liburua gerra aurretik erabiltzen hasia zen pittinka pittinka sortzen ari ziren ikastoletan.
"Gure Xabiertxo" erakusketa Tolosan izango da azaroaren 18ra arte, eta aurkezpen ekitaldian, hantxe ziren Ixaka Lopez-Mendizabalen oinordekoak, liburua esku artean zutela. Gure ikastolako irakasle den Miren bere hilobak, han geundenok hunkitu gintuen, bere aitona eta aita (Xabiertxo) oroituz.