Thursday, December 3, 2009

EGUN ARRAKASTATSUA, EGUN HANDIA!!!


Kaixo lagunok! Gaur, abenduak 3, euskararen nazioarteko eguna ospatzen dugula eta, festa giroa izan dugu Usabalen, zer ospatua badugu eta.
Goizean goiz hasi gara bigarren hezkuntzakoak.DBH 3ko KOMUNIKABIDEAK arloko ikasleek egin dugun irratsaioa entzun dugu lehenik eta behin. Bertan, denetarik izan dugu, lehiaketak, elkarrizketak, euskararen inguruko oroitzapenak ... mometu hunkigarriak bizitu izan ditugu zenbait irakasle beteranok beraientzako euskara zer den esplikatzen zuenean. Pertsonai ospetsu bat ere etorri zaigu bisitan, "Maixabel" Ingalaterrako erregina, eta euskaraz hitzegiten, aizue! Eta hori guztia musika lagun genuelarik, abesti zaharrak eta modernoagoak, eta duela urte bete hil zitzaigun Mikel Laboari omenalditxoa ere egin diogu.

Ikasleek osaturiko txarangaren laguntzaz kalejiran atera gara, ikastolako pasiloak alaituz, patioraino. DBHko eta BATXeko ikasleak eta irakasleak, guztiok batera, Mikel laboaren "Txoriak Txori" kantatu dugu. Ah! eta dibertsikoek txistorra bokadilo goxo goxoak prestatu dizkigute!