Monday, November 30, 2015

Eskubaloiko neskak ez dira erortzen, bota egiten dira



Eskubaloiko neskak ez dira erortzen, bota egiten dira

Gaurkoan, Muka-Muka taldeak, Tolosako eskubaloiko nesken entrenatzaileari, taldearen sorrerari buruzko elkarrizketa zirraragarri bat eskainiko dizue. Iker Galarza, 36 urteko eskubaloi nesken taldeko entrenatzailea da. Berak betidanik jokatu izan du eskubaloian atezain postuan jokatu izan du zehazki, eta neska gehiago ere entrenatu izan ditu. Gaur egun, Tolosa eskubaloiko nesken kadete taldea entrenatzen du.




  1. Nola bururatu zitzaizun nesken eskubaloiko taldea sortzea?
  • Niri ez zitzaidan bururatu nesken taldea sortzea baina, pentsatu genuen klub bezala mutil taldeak soilik izatea ez zela normala, eta orduan, nesken taldeak ere sortzea pentsatu genuen, horrela klubean talde gehiago izanez, emakumezkoen kirolarekin.
     2. Aspaldian sortutako ideia izan zen? Ala egun batean pentsatutako ideia?
  • Ez zen aspaldiko gauza izan, urte batetik bestera izan zen. Mutilen taldean ez genuela ezer lortuko ikusi genuen, jende gehiagok izena ematea, besterik ez. Beste taldeetatik etorri naizenez, ikusi izan dut neskak eta mutilak beti parean ibili izan direla eta Tolosan eskas ibiltzen direla. Orduan, nesken taldea sortu baino urte bat lehenago, taldea sortzean  pentsatzen hasi ginen.
     3. Nolatan eskaini zinen nesken eskubaloiko entrenatzailea izateko?
  • Ez nintzen eskaini, nik lehenago beste talde bat entrenatzen nuen Oreretako Ikastolan, eta klubak ni beraien entrenatzailea izatea egokiena zela ikusi zuen, eta nik gustura onartu nuen aukera.

     4. Zer oztopo edo zailtasun aurkitu dituzu?
  • Zailtasun handiena jendeak izena ematea izan da, izan ere, eskubaloia oso kirol berezia da, ez da beti-betiko kirol bat, eta kirol horretan jolasteko jendea lortzea oso zaila izaten da.
     5. Taldeko neskek zuk nahi zenuen esfortzua egin dute?
  • Bai, azkenean, gure helburua beraiek ondo pasatzea da, ez diegu eskatzen lehiaketan oso gogor jarduteko, baina gure intentzioa klub bezala goran, nesken ekipo bat egitea da.
     6. Arro al zaude nesken taldea egiteagatik?
  • Batzuetan beste batzuetan baina gehiago, baina bai harro nago.
     7.Zuk espero zenuen bezala izan da?
  • Egia esaten badizut espero nuena baino askoz hobea izan da, azkenean normalena 2-3 urtez ekipo bat izatea da, eta hemen ordea gero eta neska gehiago animatzen asi dira,  espero genuena baina jende gehiago
     8. Desberdintasun handia al dago neska eta mutilen artean?
  • Bai izugarrizkoa, baino izugarri izugarri izugarrizkoa  zuei goxotasun gehiagorekin hitz  egin behar zaizue.
     9. Talde berriak sortuko dira?
  • Bai, talde batekin hasi ginen eta orain 3 talde daude, eta intentzioa gora igotzea da orduan, hurrengo urtean espero duguna  4 talde izatea da eta horrela pixkanaka gora iritsi arte.
     10.  Zer edo zer aldatuko al zenuke nesken eskubaloi taldean?
  • Bai, kontuan eduki behar dugu  entrenadore batzuk titulua daukagula entrenadore bezala baino ez gara oso entrenadore onak, nire ustez  neskek behar dutena entrenadore bat beraiei ulertzen diena, guk ulertzen dugu baino mutiletatik nesketara pasata zailagoa da, neskek entrenadore neska bat behar dute beraiei hobeto ulertzeko.
11. Etorkizunean taldeak jarraituko duen itxaropena duzu?
  • Hori da intentzioa, espero dugu baietz, horretan saiatzen ari gara behintzat
12. Zer espektatiba dituzu entrenatzaile aldetik?
  • Ondo pasatzea eta beraiekin disfrutatzea taldeko guztiekin, ume txikiak diren guztiekin.

Mila esker elkarrizketa honetan parte hartu izanagatik eta zure deboraren zati bat eskaintzeagatik