Tuesday, February 2, 2010

PETER ROBERTS, MIMATZEN DUEN MIMO ETA HIZLARIA


Gaur Peter Robertsen "Mimarte"emaldia izan dute Laskorain ikastolako DBH4 ko ikasleek. Emanaldia baino oparia. Gaia... alkoholaren kontsumo eta prebentzioa. Zergatik? Gaur egun, inoiz baino informazio gehiago duten gazteek, inoiz baino azkarrago heldutasuna lortu nahi dutelako, "oraintxe bertan"ek geroari aurrea hartu diolako eta "nahi dut"ek "eman behar didazu"arekin sarritan konfunditzen dutelako. Posible al da gazteengana heltzea "no me rayes", "ez iezadazu kakarik eman" edo "sin más"erantzunik jaso gabe? Peter Robertsek posible dela erakutsi du behin eta berriz, gazteak bereganatu ditu. Gakoa? Ez dago informazio bolumenean, bere emozioak kilikatzean baizik.
Emanaldia amaitu ondoren eta beste batera abiatu aurretik, solasaldi interesgarria egiteko parada izan genuen. Aurpegi zuria garbitu bazuen ere eta arropaz aldatu, mimo aparta izateaz gain, hizlari aberatsa ere badela argi dago.Gaztelera du bigarren hizkuntza-lehena ingelera izanik- eta berarengandik jasotako oparia(elkarrizketa hitzak ez luke ongi islatuko berarekin mintzatzeak aportatzen duena)euskarara itzuli dugu, guztiok irakur ahal izateko.klikatu hemen.