Friday, February 12, 2016

KAZKABARRA... IÑAUTERIETAN!

Kazkabarra aisialde taldeak 460 haur eta gaztetxo bildu zituen Astelenitako erakustaldian. Han ziren tomate, azenario, berenjena, txerri, oilo, behi eta beste piztia batzuk ere. Baserriko giroaz blaitu zituzten Tolosako kaleak eta egun ederra pasaz egun ederra pasarazi ziguten. Mila esker!


HH eta LHko IKASLEEN OSTEGUN GIZENEKO JAIALDIA

Hementxe ditugu gure "Munstroak". Horixe izan da aurtengo ostegun gizeneko jaailadiko gaia Laskorain Ikastolan. Michael Jackson ospetsuaren "Thriller" abestiarekin etorri zitzaizkigun txikienak eta ondotik etorri ziren Frankenstein, konkordunak, banpiroak eta era guztietako munstroak. Ederki pasa zuten gure txikienek!
Zorionak irakasle guztiei beste behin ere ahoa bete hortz utzi baikaituzue zuen irudimena eta lanarekin. Bejondeizuela!