Monday, March 23, 2009

IKASLE BRETOIAK GURE ARTEAN

DEGEMER MAT! - ONGI ETORRI Tolosara!
Badira jada urte batzuk Laskorain Ikastolako Frantseseko irakasleen ekimenez burutzen den ikasleen arteko trukea.Euskal Herria eta Bretaña, antzekotasun eta desberdintasunak, ama hizkuntza erdal eremuan, gaztelera gure kasuan, eta frantsesera haienean.
Gaur goizean iritxi zaizkigu, autobusez, 29 ikasle eta 3 irakasle Bretañatik. 9:30ak aldera iritxi direnerako, zain zeuzkaten 5 egunez kide izango dituztenak, zein baino zein urduriago. Gehientsuenak internet bidez elkar ezagutu badute ere, aurrez aurrekoak sabelenan sortzen dizkigun tximeletak lasaitu nahian.
Ikastolako areto nagusian zuzendariak harrera egin ondoren, ikasle bakoitzari bere bikotea izendatu eta bi musuz elkarri ongietorria eman diote. Gau osoa autobusean pasa ondoren gosari goxoa prestatu diete, nola ez, Koldo J eta bere taldeak, eta bapo gosalduta ikastolako patiora jeitxi dira.
Goizeko ekintza Usabalgo piszinetara izan dute, eta bazkaldu ondoren TOLOSA TOUR! gure hizkuntza, kultura eta inguruak ezagutzera. Iluntzean berriz, etxera, gurasoak eta anai-arrebak ezagutu eta afaltzera, gure ikasleen etxeetan egongo baitira ostirala bitarte eta harat eta honat ibiliko baitira Euskal Herria ezagutzen.
Laskoraingo ikasleek aldiz, Aste Santu bueltan izango dute Bretañara joateko aukera.