Wednesday, October 14, 2009

UDAZKENA!!

Udari agur esan eta udazkenari ongi etorria eman diogu.
Eguna mozten doa eta gure zuhaitzetako hostoak orbelean murgiltzen dira.
Ba al zenekien udazkenak jende askori malenkonia sortzen diola?
Bitxia dirudien arren jende askorengan du eragina, batzuentzat tristezia eta beste batzuengan bakardadea. Baina badago positiboki pentsatzen duen jendea, ehiza, fruitu eta onddo bilketan entretenitzen denik.
Urtaro honetan haizearen eraginez negar malkoak irtetzen zaizkigu eta birusak ohikoak dira, gripea esaterako. Gaur egun asko entzuten den gaia dugu A gripea, hotzarekin errazago harrapa baitezakegu.
Baina hala ere goza ezazue Udazkenak esakintzen digun eguraldi eta paisaia zoragarri honetaz.

Lierni P. eta Maddi S.

ZATOZ NAFARROA OINEZ 2009RA!!

Urriaren 18an zatoz Etxarri Aranatzera, aurten Nafarroa oinez bertan ospatuko baita.
Anima zaitezte egun polit bat pasatzera!! bertan ekintza desberdin asko izango dira adin guztietakoentzat. Egin klik hemen eta informazio gehiago aurkituko duzue.