Friday, March 30, 2012

NAZIOARTEKO EMAKUME LANGILEAREN EGUNA

Urtero legez, aurtengoan ere, nazioarteko emakume langilearen eguna ospatu genuen Laskorain ikastolan, bigarren hezkuntzako kideok. Irakasle nahiz ikasle, emakume nahiz gizonezko, guztiok soinean zerbait morea genuela etorri ginen, jakin, babaitakizue kolore hau emakumeren ikur bilakatu dela. Aurten, lehenengo aldiz, LASKOLILATOIA egin genuen,(benetan arrakastasua!) bigarren hezkuntzako emakume ia guztiak korrika, eta gizonezkoak guri animoak ematen ibilbidearen bi alboak beteaz. Sari banaketa etorri zen ondoren. Alde batetik, eta zozketaz, Laskolilatoiko partehartzaileen artean ikastolako kirol "ekipazioa" zozketatu zen, eta beste alde batetik, DBH4ko ikasleek etikako saioetan generoari buruz egindako lanen posterrak saritu zituen epaimahaiak. Eta noski, txistorradak ez zuen hutsik egin! Emakumeak eta gizonezkoak desberdinak gara, bai horixe, baina eskubide eta betebehar berdinak ditugu guztiok. Martxoaren 8an horixe aldarrikatu genuen, festa giroan, gure ohitura lez.

Saturday, March 24, 2012

IHAUTERIAK 2012

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurtxoek emanaldi bikaina eskaini ziguten ostegun gizen egunean. Aurtengo gaia etapa horietan lantzen den material didaktikoarekin bat zetorre : AROZ ARO LASKORAIN IKASTOLAN. Big Bang-etik hasi eta bidai espazialetaino, lehen gizakien garaia, Egipto, Grezia eta Erroma bisitatu ahal izan genituen ikastolako haurtxoen eskutik. Erdi aroko bufoiak,  Espainiar konkistadoreak, Ameriketako indioak eta hippiak ere izan genituen bisitan. Zorionak guzti guztioi!