Monday, January 18, 2010

KALDEREROAK!!

XIX. mende inguruan, ohikoa zen noizean behin, Europan zehar ibiltzen ziren familia edo tribu batzuk agertzea. Hiriko gertakizun handietakoa izaten zen kaldereroen etorrera, besteak beste, haien jazkerak, kantak, dantzak eta ohiturak oso bereziak eta ikusgarriak zirelako.

Gure artean zeudelarik, lanen jarduten zuten: eltzeak, bertzak eta metalezko beste gauzak konpontzen zituzten. Kaldereroei esker, Donostian zeuden atzerritar soldaduen desfileak gure ihauterietako danborrada festa alaiaren aitzakia bihurtu ziren.

Kaldereroen Konpartsak ezin hobeto erakusten du nola eutsi dakiokeen tradizio bati, festa hobetzeko diren berrikuntza guztiak onartzearekin batera.

Orain dela urte batzuk larunbatean ospatzea erabaki ziren ospakizun hau, eta azken urte hauetako kontua da, Konstituzio Plazako taulatuan orkesta oso bat, eta hungariar dantzak dantzatzen dituen talde bat aritzea, kaldereroen jardunari ikusgarritasuna eta kalitatea erantsiz.
Gainera, hasiera batean ez zen ohikoa festa hau baina pixkanaka zabalduz joan da, ikastetxe eta inguruko herrietara zabalduz, denek gozatu nahi baitute kaldereroen festak dakarren alaitasuna.

Tolosako ihauterietan zezenak



Tolosako ihauteriak oso ezagunak dira Euskal Herri osoan behintzat, eta hori bereziki bi ezaugarrirengatik gertatzen da. Lehenengoa oso herrikoiak direla, hau da, jende askok hartzen du parte mozorrotuz, karrozak eginez... Baina beste gauza oso inportante bat ere zezenak dira, ia arratsaldero zezen plazan dauden zezenak, plaza berrian sokamuturra eta azken egunean goizeko zortzietan egoten den Pattar zezena.Beraz esan dezakegu zezenik gabe ihauteriak ez liratekeela berdinak izango.