Tuesday, June 30, 2009

BATXILERGOKO SARI BEREZIA CLARA URTEAGARENTZAT


Zorionak Clara!
Bukaera ezinhobea izan du BATX 2ko gure ikasle den Clara Urteagak. Batxilergoa matrikularekin bukatu ondoren, selektibitatea 9,18ko mediarekin gainditu du eta hori gutxi balitz batxilergoko sari berezia eskuratu du epaimahaiak azterketarik onenetarikoen artean hautatu baitu berea 150 ikasleren artean, elitekoak guztiak. Gehiago eska al liteke?
Esforzuak eta saiatzeak merezi duela ezin uka. Besteak beste, Europan zehar hilabeteko bidaia, hurrengo ikasturtean hilabeteko hizkuntz ikastaroa doan, AEBetan, Ingalaterran, Alemanian ... edo beste hainbat lekutan aukeratzeko eta baita karrerako lehen ikasturtea doan ere.
Arrazoi bat gehiago gure ikasleetaz harro egoteko.
ZORIONAK!!!