
Denok dakigunez Ekainaren 12 an gure ikastolaren eguna ospatuko dugu. Urtero bezala bazkarirako txartelak dagoeneko salgai dituzue idazkaritzan, helduek 12€ eta haurrek 6€ ordaindu beharko dituzte beti bezala. Erosteko epea Ekainaren 3 an amaitzen da. Menua urterokoa izango da: paella, oilaskoa, postrea eta kafea.
- Aurtengo egitaraua ere kalean da jada. Hona hemen garrantzitsuenak:
- 10:30 etan bizikleta ibilaldia Tolosan zehar
- 12:30 HH ko jaialdia eta abesbatzaren kontzertua izango ditugu
- 13:00 antzerkia areto nagusian
- zoritxarrez buruz buruko txapelketako finala ez dugu ikusiko astebetez atzeratu baita.
- Azkenik esan beharra dugu egun guztian zehar era guztietako jolasak edukiko ditugula era guztietako adinekoentzat.