Monday, September 28, 2009

GERRAKO EUSKAL UMEEI BURUZKO ERAKUSKETA


Espainiako Gerrate Zibila 1936 urtean hasi eta 1939an bukatu zen. Gerrak familia eta gizarte osoa zapuztu zuen eta noski, umeen haurtzaroak hautsi.1937ko martxotik urrira 33.000 ume erbesteratu zituzten itsasontzietan Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Sobiet Batasuna eta Mexikora, gerratik ihesi, bizitza hobe baten bila. Opor laburrak izango zirelakoan abiatu ziren baina Espainiako gerra amaitu eta Bigarren Mundu Gerra hasi zenerako, bi urte paseak ziren eta batzuk ez ziren itzuli.
Ibarrako Kultur Etxean irailaren amaierarte ikusgai dagoen"Bizitza osoa umeak izaten" erakusketan,irudiak, gutunak, marrazkiak eta agiriak ikus daitezke, baita orduko haurrak izan zirenekin elkarrizketak gertutik ikusi eta entzun ere. Idiezkerra fundazioak omenaldia egin nahi die euren izenak eta bizipenak historian galdu ez daitezen eta euren oroimena Oroimen Kolektiboaren barruan egon dadin.
Erakusketa hunkigarria, gazte nahiz helduentzat, gerra garaian ume izan ziren gaur egungo aiton-amonentzat eta gerraren guraso nahiz seme izan beharko ez luketen gazteentzat, hain zuzen ere.