Thursday, June 4, 2009

TUENTI



Gaur egun jende asko da, tuenti-a erabiltzen duena. Baina ez dakizuenentzat, zer da tuentia?
Tuenti gazteentzat zuzendutako lagun-sare bat da. Bertan, erregistratzen bazara, zure tuenti orria eskura dezakezu. Behin hau lortuta, argazkiak igo ditzakezu, mugarik gabe; edo zure blogan testua idatzi; edo besteen tuenti-orrietan edota argazkietan komentarioak jarri...
Zure tuenti-aren pribazitate-maila aukera dezakezu: zure lagunek bakarrik ikusi ahala izatea, zure lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusti ahal izatea.
Hemen, nahi dituzun pertsonak oso errez aurki daitezke: izen-abizen bidez, duten lan edota doazen eskolaren izena bilatuz, bere bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez, e.a.
Tuenti beta pribatu bat da: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-mail bitartez gonbidapen bat bidali behar dizu bertan sartu nahi eta zure tuenti-orria eduki nahi baduzu.
Informaturik zaude, oso erraza da tuenti-orria egitea, baina kontu handiz ibili zein pertsonekin hitz egiten duzun. Tuentiak, gauza askotarako balio du, adibidez:
lagun berriak egiteko, informatzeko, argazkiak ikusteko eta igotzeko, zure lagunekin hitz egiteko... baina beti pribazitate maila bat erabiliz.

HEGAZKIN ISTRIPUA OZEANO ATLANTIKOAN

Rio de Janeiro (Brasil) eta Paris (Frantzia) arteko bidea egiten ari zen Air France konpainiako Airbus A330-200 hegazkina harekin harremana galdu zenean. Ozeano Atlantikoaren gainean zegoela galdu zen airekoa, igandetik astelehenerako gauean. AF447 hegaldian 228 lagun zihoazen, eta denak desagertuta daude. Air France konpainiako arduradunek emandako argibideen arabera, airekoarekin harremana 01:33ean galdu zen -GMT ordua-. Uste da ekaitz batean harrapatua zelarik tximista batek jo zuela airekoa, arazo elektrikoak eraginez.Bilaketa lanetan asi dira baina ez dute ezer aukitu.