Thursday, June 4, 2009

TUENTI



Gaur egun jende asko da, tuenti-a erabiltzen duena. Baina ez dakizuenentzat, zer da tuentia?
Tuenti gazteentzat zuzendutako lagun-sare bat da. Bertan, erregistratzen bazara, zure tuenti orria eskura dezakezu. Behin hau lortuta, argazkiak igo ditzakezu, mugarik gabe; edo zure blogan testua idatzi; edo besteen tuenti-orrietan edota argazkietan komentarioak jarri...
Zure tuenti-aren pribazitate-maila aukera dezakezu: zure lagunek bakarrik ikusi ahala izatea, zure lagunek eta haien lagunek ikusi ahal izatea, edota pertsona guztiek ikusti ahal izatea.
Hemen, nahi dituzun pertsonak oso errez aurki daitezke: izen-abizen bidez, duten lan edota doazen eskolaren izena bilatuz, bere bizilekua bilatuz, martxara irteten diren zonaldeen bidez, lagunen lagunen bidez, e.a.
Tuenti beta pribatu bat da: dagoeneko erregistratuta dagoen norbaitek e-mail bitartez gonbidapen bat bidali behar dizu bertan sartu nahi eta zure tuenti-orria eduki nahi baduzu.
Informaturik zaude, oso erraza da tuenti-orria egitea, baina kontu handiz ibili zein pertsonekin hitz egiten duzun. Tuentiak, gauza askotarako balio du, adibidez:
lagun berriak egiteko, informatzeko, argazkiak ikusteko eta igotzeko, zure lagunekin hitz egiteko... baina beti pribazitate maila bat erabiliz.

No comments: