Wednesday, September 30, 2009

HIREKIN MUNDURA

Igande honetan urriak 4 Donostiako Zurriola Ikastolak antolatzen duen Guipuzkoako ikastolen jaia kmk09 ospatuko da. hIREKIn mundura da aurtengo kmk-tako leloa, gu joango garenez, espero dugu zu ere joatea. ONDO PASA!!!!


KILOMETROAK 09

Kilometroak gerturatzen ari dira! Igande honetan itzordua dugu Donostiako zurriola pasealekuan kilometroak ospatzeko. Ekintza ugari egongo dira: txikienentzat pailazoak, karaokeak... egongo dira; gazteentzat graffiti tailerra, kontzertuak barra-barra... eta elduentzat Mikel Laboari omenaldia, herri kirolak... eta honetaz gain beste mila gauza. Gehiago jakin nahi izan ez gero Kilometroen webgunera sar zaitezkete.

Unai L. eta Niko

Monday, September 28, 2009

GERRAKO EUSKAL UMEEI BURUZKO ERAKUSKETA


Espainiako Gerrate Zibila 1936 urtean hasi eta 1939an bukatu zen. Gerrak familia eta gizarte osoa zapuztu zuen eta noski, umeen haurtzaroak hautsi.1937ko martxotik urrira 33.000 ume erbesteratu zituzten itsasontzietan Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Sobiet Batasuna eta Mexikora, gerratik ihesi, bizitza hobe baten bila. Opor laburrak izango zirelakoan abiatu ziren baina Espainiako gerra amaitu eta Bigarren Mundu Gerra hasi zenerako, bi urte paseak ziren eta batzuk ez ziren itzuli.
Ibarrako Kultur Etxean irailaren amaierarte ikusgai dagoen"Bizitza osoa umeak izaten" erakusketan,irudiak, gutunak, marrazkiak eta agiriak ikus daitezke, baita orduko haurrak izan zirenekin elkarrizketak gertutik ikusi eta entzun ere. Idiezkerra fundazioak omenaldia egin nahi die euren izenak eta bizipenak historian galdu ez daitezen eta euren oroimena Oroimen Kolektiboaren barruan egon dadin.
Erakusketa hunkigarria, gazte nahiz helduentzat, gerra garaian ume izan ziren gaur egungo aiton-amonentzat eta gerraren guraso nahiz seme izan beharko ez luketen gazteentzat, hain zuzen ere.

Wednesday, September 23, 2009

AUTORIK GABEKO EGUNA




kaixo lagunak!!!
Ba al dakizue hurrengo ostiralean Tolosako kaleetan performance izugarria izango dela?Agenda 21 eta Zuloagatxiki natureskolak bultzaturiko ekimena da eta helburua autoa beharrean garraio publikoa erabiltzea da, edo oinez, edo bizikleta bultzatzea, hauek ez baitute kutsatzen!

Thursday, September 3, 2009

IKASTURTE BERRIA!


Hemen dugu jada 09-10 ikasturte berria, oporrak ongi aprobetxatu al dituzue? Denok moreno moreno eta aurpegi alaiekin ikastolako lehen egunera arte behintzat, ez da hala?. Ez larritu,aspaldian ikusi ez ditugun lagunak, irakasle jatorrak, gripea ... gauza asko ekarriko dizkigu ikasturte berriak. Animo eta ekin diezaiogun ikasturteari gogoz, ongi etorri!