Thursday, October 27, 2016

Tolosa Eskubaloia


Gaurkoan Tolosako Eskubaloiko taldeari buruz hitz egingo dugu. Eskubaloiko taldea aurreko urtean zilarrezko mailara igo zen. Play off-ak Usabalen lehiatu ziren, Espainia zeharko beste hiru taldeen aurka egin zuten lehia. Aurten ez dira oso hanka onarekin hasi ligan izan ere, azkenak doaz puntu bakar batekin.

Hurrengo jardunaldia etxean dute suertez, 11. postuan doazten  BM. TORRELAVEGAREN aurka, atsaldeko 18.45 etan. Tolosaren golaberajea hauxe da: golak alde 159 eta kontran berriz 193.

Taldea  Euskal Herri osoko 15-16 jokalariz osatua dago.Entrenadore eta guzti 20 pertsona egongo dira.

Resultado de imagen de tolosa eskubaloia

Tuesday, October 25, 2016

Bretoiekin trukaketa


Aurreko astelehenean, urriak 10ean Diwan ikastetxeko bretoiak ikastolara etorri ziren frantsesa ikasten dutenenkin DBH 3 eta 4.mailakoekin trukaketa egitera. Hauek zazpi egun egon ziren hemen, ondoren gure ikaskideak joango dira udaberian Bretainiara, hauek ere zazpi egun pasatzera. Guztiek Tolosan oso esperientzia polita bizi izan zutela kontatu ziguten eta oso giro polita lortu zutela.



Trukaketa honetan parte hartu duen bati elkarrizketa bat egin diogu:

Thursday, October 20, 2016

Mikologia astea Laskorain ikastolan

                     Ostiral honetan DBH 1Ako ikasleak eta berain tutora Arantxa Lakuntza joango dira urtero bezala Tolosako kasinoak prestatzen duen Tolosaldeako eskolen irteera  bat Aralarrera mikologia astea ospatzeko Tolosan . Larunbat goizean egiten den onddo esposizioarentzako onddoak biltzera.



E - 160

cartel mikologika 2016

Argazkiak: Agerremedia.com

                                               

Jokin Altuna Laskorainetik profesionaletara!

Jokin Altuna, 20 urteko amezketar pilotari gazteak, kontratua berritu berri du azken aste honetan. Jokinek Aspe enpresarekin jokatzen du eta aurrelaria da du kontratuka 2020 arte. Jokin, Laskorain Ikastolan aritu da ikasten DBH-etik eta oraindik ere ikasten dabil, hain zuzen ere goi mailako kirolak ari da ikasten.
Resultado de imagen de jokin altuna
Amezketako Altuna anaiak frontoian bere hiru lehengusurekin

Debutatu zuenetik bost hilabete betetzerako, profesionaletako bere lehen finala jokatu zuen. Bigarren mailako lau-terdiko txapelketa zen, alegitar Iñaki Artolaren aurka, baina Artolak irabazi zuen 22-8. Orduz geroztik pilotan sekulako gorakada egin du eta orain onenen artean dabil lehian. Sekulako udara egin du 6 txapelketa irabaziz. Laster, izango ditugu Jokinen hitzak “ZER BERRI-n”. Beste bat arte.

Tuesday, October 18, 2016

ERASMUS+

Azken aldian, atzerritar asko dabil ikastola inguruan, aurreko hastean Bretañatik etorri ziren, DBH 3-4 mailako trukaketa dela eta. Oraingo honetan, ERASMUS+ eko "minority langauages: good Travelling companions" proiektuarekin etorri diren flandestar eta sardiniarrak ditugu gure artean, gainera. Proiektuaren helburu nagusia hauxe litzateke: hizkuntza gutxituak, txikiak izanik, egokiak izan litezke bidaiatzeko, beraz, delegazio desberdinen artean gida turistiko bat osatzeko ardura dute ingelesez, euskaraz, flandeseraz eta sardinieraz. Astelehenean,Tolosako alakatesak harrera ofiziala egin zien .
eta astebete pasako dute hemen, euskara eta euskal kultura ezagutuz, besteak beste.

Thursday, October 13, 2016

Bergarako kilometroetan bigarren!!

BERGARAKO KILOMETROETAN LASKORAIN BIGARREN!!!


DBH 4ko ikasleak bigarren gelditu ziren Erronka izeneko lehiaketan eta 14 pertsonak hartu dute parte. Gainera Erronka webean kilometroak baino lehenago, bideo egin zuten ikastola askok eta gero bozkaketak egin ziren, lehnengo ikasleak eta gero epaimaiak, bideoak 347 botorekin eta epaimahiaren botoarekin lehen irabazi zuen. Eta 1000€ saria irabazi zuten. Hemen Asier Mujika entrenatzailearen elkarrizketa dago.