Monday, March 8, 2010

Maialen Lujanbio lilaz kantatzen

Oraingoan Maialen Lujanbiorengana joan gara elkarrizketa bat egitera emakumeen egunean Maialen gogoan izan dezagun eta bere ikuspuntua gogan edukitzeko.

Martxoak 8 emakumearen eguna, garrantzitsua al da zuretzako?

Baietz esango nuke, horrelako motibo edo borrokek edo gaiek behar dute egun bat zertxobait nabarmentzeko eta nere ustez martxoak 8 da horrelako egun sinboliko bat, urte guziko eguneroko borroka bat plazara ateratzeko, komunikabideetara eta pixka bat jendeari presenteago egiteko buruan, sinbolo bezala garrantzitsua da baino lana egunerokoan dago.

Final nagusian botatako azken bertsoan garai bateko emakumeak aipatu zenituen, nabaritu al duzu ezberdintasunik garai bateko emakumetik hontara?

Guk ezagutzen ditugun, emakumetik, gure amonetatik hasita gaur egun arte eta nik uste nahiz eta lehengo gizartea ez ezagutu amonei eta amei entzunda badakigu lehengo gizarte nolakoa zan, bere bizimodua, bere etxekolanak, etxeko egiturak... Bueno eta nik uste inportantea dela guraso eta bai aiton amonen berri oi eta ondare hoi jasotzea eta gu kosziente izateko lehen nola zen konturatzeko gaur egun gauza batzuk behintzat nola aldatu diren gauza batzutan aurre eta beste batzutan atzera egiten dugula. Eta nik uste oso garrantzitsua dela jakitea nolakoa zen lehengo emakumea.

Nola ikusten dizu emakumea etorkizunean?

Bueno ez da erraza esaten, bueno oso gauz handia da baino nik esago nuke bueno papera pausoak pixkanaka pixkanaka ematen ai geala eta behar bada gaur egun kopurutan eta kupotan berdintzera joatzen da adibidez esijitzen da ba eztakit ze taldetan erdi ta erdi izatea emakumeak eta gizonak eta holako bistako gauzetan nik ustet aurrea iten ai geala eta kopurutan eta esanetan bezala baino oaindik lan handia daola gure buru barrenetan dauzkaun molde zarrak berritzen ze oaindikan nik ustet jarrera asko, harreman asko, oso lehengo modutan eta oso modu zaharkitu edo osasungarria ez dan moduan daramazkigula eta askotan ez geala kontuatzen gauza hoietaz ordun nik ustet aurrera begira inertzia hoiek detektatzea dela klabetako bat gero inertzia horiek hausteko eta lan egiteko.

Parte al duzu naoizbait emakumen aldeko kanpaina batean?

Bueno kanpaina kanpaina ez nao seguru baina segurunik bai, kanpainak badirudi horrelako instituzio usai bat daukala. behar bada bai parte hartuko nuen bai baño gehienbat bat emakumek antolatutako ekitaldietan, bertso afarietan, festetan...

Zer da gobara?

Ba gobara txapelketako finalean aipatu nun ta pixkat ba... batetik omenaldi txiki bat izan nai zun gure amari, "gobara" gure amari ikasitako hitz bat da eta gobara da edo omen da lehengo emakumeak zapi gainean xexto edo tarro batean ematen zuten arropa garbitegira garbitzera. Pixka bat horregatikan aipatu nun lehengo emakumeei erreferentzia egiteagatik nolabait paradojikoa zelako nik zapi gainean txapel bat nekala eta haiek zapi gainean garbitzera eramateko arropa, ordun pixka bat parekotasuna eginez haiei kiñu txiki bat egitea.

Bertsoak egitean zuk beti kolorea duzu gogoan, nolakoa izango zen lila koloreko bertsoa?

Gizona emakumea
emea ta arra
bizi aukerak dago
pareka beharra
bidean elkarrekin
eginez indarra
mundu hontan ez dedin
kolore bakarra
lilatik abiatuz
sortu ortzadarra



Doinuak:Hamarreko handiak
1.Mutil koxkor bat itxu aurreko
2.Aita izena
3.Sentimentua
4.Bazkalosteko kafea
5.Ursus Tibetanus
6.Mundu hontan holako gauzak
7.Guraso zaharrak