Wednesday, November 5, 2008

IKASTURTE BERRIA


Kaixo lagunak!
Ikasturte berria hasi dugu. Sakramentinoetan, haurtzaindegia egin dute ,eta bertako hirugarren eta laugarren mailak Usabalera etorri dira; laugarren DBHkoak berriz, batxilergoko eraikuntzara pasaz.
Guk hirugarren mailako antolatzaileari, Mikel Kalahorrari eta LHKO 3Bko haurrei galdeketa txikitxo bat egin genien aldaketari buruzko iritziak jasoz.
Ikasleak oso gustura daude ikastola berrian, asko gustatu zaie ikastola patioa oso handia iruditu baitzaie eta gelak ere asko gustatu zaizkie oso handiak baitira.
Mikel ere pertsonalki gustura dago, gelan lasaiago ibiltzen dira tokiarekin, patioa ere handiagoa dela nabaritzen dute eta haurrentzat eskailera gutxiago daude. Hala ere, zenbait guraso kezkaturik etorri zirela aipatu digu, besteak beste haur bihurri batzuek alde egingo zuten beldurra zeukaten. Urrunago egoteak ere, kezka sortzen zien, baina kezka guzti horiek konpondurik daude jada.