Friday, October 30, 2009

LASKORAIN IKASTOLAKO ADIMEN EMOZIONALEKO PROIEKTUA EUSKADI IRRATIAN


Jakin badakigu ADIMEN  EMOZIONALAren lanketa dela gure erronketako bat. Txiki txikitatik gure ikasleak baloreetan hezitzeko ahaleginean dihardugu. Aurtengo ikasturtean ere bai noski. Gero eta gehiago entzuten den adimen emozional horretan aintzindari garenez, aurreko batean EUSKADI IRRATIko MEZULARIA irratsaiokoak izan genituen horretan jakitun dugun BEATRIZ EZEIZA, gure lankidearekin solasean. Hona hemen hantxe bildutakoak.

Wednesday, October 28, 2009

Mila Bergiristain eta Elena Orbegozori elkarrizketa.






























1.- Non jaio zinen?

Mila: Alegin
Elena: Azpeitian.
2.- Zein kolore duzu gustokoen?
M: Urdina.
E: Denak, ez dut gustokorik.
3.- Liburu bat?
M: Los pilares de la tierra.
E: Los pilares de la tierra gustatu zitzaidan gehiena.
4.- Pelikula bat?
M: Ia ez naiz zinera joaten, ez dut gustokorik.
E: Noveccento.
5.- Idolo bat?
M: Ez dut idolorik.
E: Bruce Springsteen.
6.- Kanta bat?
M: Hegoak ebaki banikio.
E: Lau teilatu.
7.- Hobirik?
M: Mendira joatea eta koruan abestea.
E: Bizikletan ibili, irakurri, marrazketa...
8.- Futbol talde bat?
M: Intxurre, alegiko taldea.
E: Futbola gorrotatzen dut.
9.- Zein janari duzu gustokoen?
M: Arraia.
E: Patata totila.
10.- Mendia ala itsasoa?
M: Menditik itsasoa ikustea.
E: Biak.

Hizkutz aniztasuna ikastolan


Azkenaldi honetan, Laskorain ikastolan, kanpotar asko etorri dira eukara eta gauz berriak ikasteko asmoz. Honekin ikastolako hizkutzak zabaldu egin dira. Haur guzti hauek, etxean, beraien jatorrizko hizkuntzez hitz egiten dute.

Honako hizkuntzetako hiztunak ditugu, ikasleen jatorriaren
arabera:

- Gaztelera.
- Txinera.
- Arabiera.
- Hassaniera.
- Errumaniera.
- Ukraniera.
- ketxua.

Jarraian ikastolan erabiltzen diren hizkutzen taula.

Ama-hizkuntza/ Jatorrizko herrialdea/ Oraingo maila
1 Txinera - Txina - HH 3
2 Gaztelera,ketxua - Ekuador - HH 4
3 Ingelera - Nigeria - HH 5
4 Gaztelera - Ekuador - HH 5
5 Portuguesa - Mozambique - LH1
6 Portuguesa - Brasil - LH 2
7 Arabiera - Maroko - LH 3
8 Txinera - Txina - LH3
9 Gaztelera - Nikaragua - LH3
10 Gaztelera - Nikaragua - LH3
11 portugesa - Mozambique - LH 4
12 Hassaniera,arabiera - Sahara - LH6
13 Portuguesa - Mozambique - LH6
14 Arabiera - Maroko - DBH1
15 Errumaniera - Errumania - DBH1
16 Portugesa - Brasil - DBH 1
17 Gaztelera - Nikaragua - DBH 3

Monday, October 19, 2009


Nafarroa Oinez ospatu zen Etxarri Aranatzen, giro ederra eta jende asko hurbildu zen bertara egun on bat pasatzeko asmoarekin. Han izan ziren kontzertuek giroa animatu zuten: des-kontrol, vendetta, hesian,gabezin... Hurrengo urtean Atarrabiko Paz de Ziganda ikastolak antolatuko du Nafarroa Oinez 2010 eta denok animatzen zaituztegu bertara joatea! Ederki pasako duzue!

Haritz Zabala eta Libe Aldamiz-etxebarria

Wednesday, October 14, 2009

UDAZKENA!!

Udari agur esan eta udazkenari ongi etorria eman diogu.
Eguna mozten doa eta gure zuhaitzetako hostoak orbelean murgiltzen dira.
Ba al zenekien udazkenak jende askori malenkonia sortzen diola?
Bitxia dirudien arren jende askorengan du eragina, batzuentzat tristezia eta beste batzuengan bakardadea. Baina badago positiboki pentsatzen duen jendea, ehiza, fruitu eta onddo bilketan entretenitzen denik.
Urtaro honetan haizearen eraginez negar malkoak irtetzen zaizkigu eta birusak ohikoak dira, gripea esaterako. Gaur egun asko entzuten den gaia dugu A gripea, hotzarekin errazago harrapa baitezakegu.
Baina hala ere goza ezazue Udazkenak esakintzen digun eguraldi eta paisaia zoragarri honetaz.

Lierni P. eta Maddi S.

ZATOZ NAFARROA OINEZ 2009RA!!

Urriaren 18an zatoz Etxarri Aranatzera, aurten Nafarroa oinez bertan ospatuko baita.
Anima zaitezte egun polit bat pasatzera!! bertan ekintza desberdin asko izango dira adin guztietakoentzat. Egin klik hemen eta informazio gehiago aurkituko duzue.

Wednesday, October 7, 2009

MIREN LOPEZ MENDIZABAL SOKA MOTZEAN


  1. Non jaio zinen?
  2. Buenos Airesen
  1. Zein kolore duzu gustokoen?
  2. Beltza
  1. Liburu bat?
  2. Los pilares de la tierra
  1. Pelikula bat?
  2. La luna
  1. Idolo bat?
  2. Ez dut idolorik
  1. Kanta bat?
  2. Ez dut kantarik.
  1. Hobirik?
  2. Mendian ibili eta hegaztiak ikusi
  1. Futbol talde bat?
  2. Erreala
  1. Zein janari duzu gustokoen?
  2. Entsalada
  1. Mendia ala itsasoa?
  2. Erdi eta erdi