Wednesday, October 27, 2010

"ETZI" IPUINETIK ANTZERKIRA



Ostiralean, urriaren 22an, Tolosako Leidor aretoan Karlos Linazasororen "Etzi" ipuinean oinarrituriko antzezlana ikusteko parada izan genuen.
Lehenik eta behin, KARLOS LINAZASOROrengana jo genuen bere iritzia bildu nahian.

Hona hemen Asier Zinkunegi zuzendariak esandakoak:

Gorka Zufiaurre dugu "Bruno"ren paperean, Down sindromea izanagatik aktore bikaina dela erakutsi zigun. A zer profesionaltasuna!

Goenkaleko "Kevin" bezala ezagutu genuen askok Asier Oruesagasti aktorea..

Pilar Rodriguezen, amonaren hitzak ere bildu genituen:

Tuesday, October 19, 2010

"ETZI" , KARLOS LINAZASOROREN IPUINEAN OINARRITURIKO ANTZEZLANA, URRIAREN 23AN, 20:00ETAN TOLOSAKO LEIDOR-EN




"Etzi" da Karlos Linazasorok 2007an idatziriko ipuina, eta  urriaren 23an, Dar-Dar produkzioen eskutik Tolosan taularatuko duten antzezlana ere bada.

"Etzi tituluak kontakizunak duen misterioarekin zerikusi zuzena du, eta beraz ezin azal dezaket beraren zergatia. Nolabait, etzi hori itxaropenaren atea da, etorkizun zoriontsu baten esperantza (...) Ni ez naiz oraindik idazle sentitzen. Ni liburuzaina naiz. Uste dut idazle sentitze hori oso gauza bitxia dela, kanpotik datorren zerbait... Jendeak idazletzat naukanean sentituko naiz ni ere idazle. Baina oraindik ez da une hori iritsi". (Karlos Linazasoro, idazlea ARGIA, 2008-10-28)

Hamahiru urteko mutikoa da Bruno. Ezin ditu beste neska-mutikoek egin ditzaketen gauza asko egin; dohain handiak ditu, baina gabeziak ere bai. Musu indartsuak ematen dizkie gurasoei, neskalaguna ere badu, burugogorra da, bihurria, maitagarria. Etxean asko estimatzen dute, baina orain Brunoren eserlekua hutsik dago. (Hiru.com)

Dar-dar ekoiztetxeak urriaren 23an estreinekoz Tolosako Leidor antzokian taularatuko du "Etzi", eta Gorka Zufiaurre da protagonista (Bruno). Gorkak, 32 urteko urretxuarrak, Down sindromea du, eta artista bikaina da. Asier eta Iker Zinkunegi legorretarrak ditugu "Etzi"ko zuzendari lanetan,eta bere esanetara aritu da Gorka,
Pilar Rodriguez, Joxe Ramon Soroiz, eta  Asier Oruesagastirekin batera.
Pello Ramirez (bere kanten berri jakin nahi izatera, klikatu bertan) da musikaren sortzaile eta eszenografia eta jantzi kontuetan Nacho Lobato aritu da (klikatu bertan antzezpeneko argazkiak ikusi ahal izateko)

Ez da denbora luze Euskadi Irratian honi buruzko azalpenak jaso genituela. Hona hemen han esandako guztiak, klik batean.

Laskoraingo abesbatza ERKKI POHJOLAren omenezko kontzertuan

 

Tolosako Leidor Antzokian
2010 urriaren  23an, arratseko 20:00etan

Erkki Pohjola, XX. Mendeko musika hezkuntzari ekarpen garrantzitsua egin zion finlandiarra dela esanik motz geratuko ginateke. Musikari leinu bateko kide, 1963. urtean Tapiola Korua`Songs building bridges´ sortu eta honen bidez erakutsi zion munduari nola kantua eta musikaren bidez garatu eta komunikatu gaitezkeen haurtzarotik. Atleta, eskiatzaile eta naturzale amorratua izanik, sustraietatik edan zuen bere proiektua gauzatzeko. Mundu mailako gaztetxo koruen antolamendu garrantzitsuenetarikoa egitasmoaren aita. Tolosako Lehiaketan gonbidatu fidel, kuttun eta erakargarria zitzaigun. Bere jakinduriaz eta gizatasunaz gozatu genuenok, omenaldi xume hau eskaini nahi genioke. Bide batez, esker ona adieraziz, Herriaren Kultura landu eta bultzatu eta lan horretan ari diren guztiei