Tuesday, October 19, 2010

"ETZI" , KARLOS LINAZASOROREN IPUINEAN OINARRITURIKO ANTZEZLANA, URRIAREN 23AN, 20:00ETAN TOLOSAKO LEIDOR-EN




"Etzi" da Karlos Linazasorok 2007an idatziriko ipuina, eta  urriaren 23an, Dar-Dar produkzioen eskutik Tolosan taularatuko duten antzezlana ere bada.

"Etzi tituluak kontakizunak duen misterioarekin zerikusi zuzena du, eta beraz ezin azal dezaket beraren zergatia. Nolabait, etzi hori itxaropenaren atea da, etorkizun zoriontsu baten esperantza (...) Ni ez naiz oraindik idazle sentitzen. Ni liburuzaina naiz. Uste dut idazle sentitze hori oso gauza bitxia dela, kanpotik datorren zerbait... Jendeak idazletzat naukanean sentituko naiz ni ere idazle. Baina oraindik ez da une hori iritsi". (Karlos Linazasoro, idazlea ARGIA, 2008-10-28)

Hamahiru urteko mutikoa da Bruno. Ezin ditu beste neska-mutikoek egin ditzaketen gauza asko egin; dohain handiak ditu, baina gabeziak ere bai. Musu indartsuak ematen dizkie gurasoei, neskalaguna ere badu, burugogorra da, bihurria, maitagarria. Etxean asko estimatzen dute, baina orain Brunoren eserlekua hutsik dago. (Hiru.com)

Dar-dar ekoiztetxeak urriaren 23an estreinekoz Tolosako Leidor antzokian taularatuko du "Etzi", eta Gorka Zufiaurre da protagonista (Bruno). Gorkak, 32 urteko urretxuarrak, Down sindromea du, eta artista bikaina da. Asier eta Iker Zinkunegi legorretarrak ditugu "Etzi"ko zuzendari lanetan,eta bere esanetara aritu da Gorka,
Pilar Rodriguez, Joxe Ramon Soroiz, eta  Asier Oruesagastirekin batera.
Pello Ramirez (bere kanten berri jakin nahi izatera, klikatu bertan) da musikaren sortzaile eta eszenografia eta jantzi kontuetan Nacho Lobato aritu da (klikatu bertan antzezpeneko argazkiak ikusi ahal izateko)

Ez da denbora luze Euskadi Irratian honi buruzko azalpenak jaso genituela. Hona hemen han esandako guztiak, klik batean.

No comments: