Tuesday, March 29, 2011

Sakramentino berria!!

Laskorain ikastola txiki geratu zaigu. Matrikulazioa etengabean doa gorantz, eta bestalde, ongi dakizuen bezala, Berazubiko haurtzaindegia ihauteri ostean itxiko dute. Espazioaren arazoari aurre egin asmoz,  Sakramentinoetan eraikuntza berria egiten hasi dira. Zer Berriko kazetariok han izan gara eta bertakoekin hitz egin dugu.
Lehenik LH 2 ko irakasle den Gorka Egiarekin aritu gara, eta baita bere ikasleekin ere.Hona hemen beraiekin izan genuen solasaldia.

Iñaki Olaetxerekin, ikastolako gerentearekin ere hitz egin genuen eta adeitasunez obretara sartzeko gonbitea ere luzatu zigun . Hona hemen egin genion elkarrizketa eta obraren bideo bat:



Etxe berriko planoak ikusi nahi izatera, klika ezazue bertan. Eta argazkiak ikusi nahi badituzue berriz, hemen dituzue.

Friday, March 25, 2011

Aste Santua!


Aste Santua, kristau-erlijioan, Erramu-igandean hasten eta Larunbat Santuan bukatzen den astea da. Kristauen artean liturgia-jarduera handiko aldia daAste Santuaren aurrean Garizuma ospatzen dira.Ostiral Santuko eukaristian Jesusen Gurutziltzaketa eta Berpizkunde-igandeko bezperan Berpizkundea ospatzen dituzte. Horretarako herri-erlijiotasuna azaltzen duten ekintzak burutzen dituzte munduan zehar, esaterako Prozesioak edo Pasioaren antzezlanak.
Aste Santua Gipuzkoan Gaur egun hainbat herritan ospatzen jarraitzen da, dagoen fedeari, ohiturari edota errotzeari esker. Herri ezberdinetako ospakizunak azaltzen dizkizuegu, Gipuzkoan Aste Santua nola bizitzen den adibidea delarik.

Orain dela 40 urte arte, Gipuzkoako herri gehienetan prozesioak burutzen ziren. Baina ohituren aldaketak direla eta hauetako gehienak desagertu egin dira, nahiz eta kasu batzuetan berreskurapen lan handia egiten ari diren.
Eta informazio gehiago nahi baduzu sartu zaitez hementxe!

http://zerberriagenda.blogspot.com/

Tuesday, March 22, 2011

maitatu, ikasi, ari... euskalakari!!!

Kaixo lagunok, gertu ditugu aste santuak, eta haiekin batera baita KORRIKA ere. Aurtengoa, AEK-ak antolatzen duen 17. edizioa izango da, eta Tolosatik Apirilak 13an, asteazkenean, igaroko da goizeko 8ak inguruan. Edizio hau, Apirilak 7an trebiñun hasi eta apirilak 17an Donostian amaituko da. Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe. Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.

Friday, March 18, 2011

JAPONIAKO LURRIKARA


Richter eskalako 8,9 graduko lurrikara izan da Japonia ipar-ekialdean eta ondoren, beste 50 erreplikatik gora izan dira, 5,1 gradutik gorakoak guztiak. Mila lagun baino gehiago hil direla jakinarazi dute berri agentzia batzuek, eta desagertuta dauden pertsonak gutxienez 500 dira. Zaurituta dauden pertsona kopurua ere oso handia da. Hildakoen kopuruak gora egingo du nabarmen, ziurrenik. Japoniak azken 140 urtetan izan duen lurrikararik handiena izan da. Sendaitik 130 kilometrora izan da epizentroa, Honshu irletan, 24,4 kilometro sakonera. Inguru hartan duela bi egun 7,3 graduko lurrikara izan zen, baina ez zen inor hil.


Baina lurrikarak, tsunami ikaragarri bat ere eragin du. Irudietan ikusi dugun bezala portuan 10metroko olatuak izan dira. Herrialdeko portu guztiak itxi egin dituzte. Tsunamiak autoak aurrean eraman ditu, eta gas isurien eraginez hainbat eraikin sutan dira. Tokion hamalau eraikin sutan dira, eta jendea kalera atera da. Garraiobide gehienen zerbitzua eten egin dute Japonian. Tokioko bi aireportutan zerbitzurik ez dago, tren zerbitzua ere eten egin dute eta herritarrei hiriko erdigunean geratzeko eskatu die gobernuak. Gobernuak gas hornidura etetea erabaki du, suteak saihesteko. Japonia lurrikaretarako prestatuta dagoen arren, gobernua ezinean dabil egoera egonkortzeko. Herrialdeko iparraldean sute handiak daude, eta horietako batek bi kilometro eta erdiko luzera du. Horrez gain, urtegi bat hautsi egin da, eta inguruko etxebizita guztiak aurrean eraman ditu.

11 zentro nuklear itxi egin dituzte, kalteak jasan dituzten aztertzeko. Halere, badaezpadako neurria dela adierazi du gobernuak. Erreaktorea hoztea lortu dute gerora, baina beldurra zegoen uraren maila jaistearekin batera inongo isuririk azalduko zen. Gobernuak adierazi duenez, ez dago isuri erradiaktiborik. Fukushima zentro nuklearraren inguruan bizi diren bi mila biztanle lekua uztera behartu ditu gobernuak



Kilometroak 2013 Tolosan!

Kaixo Zer Berriko irakurleak! Ba al dakizue non izango den  Kilometroak 2013an? Hementxe, Tolosan bertan! Laskorain Ikastolan! Lortzen dugun dirua oso lagungarria izango zaigu Sakramentinoetako ikastetxea berritzen ari baikara eta gastu horiei aurre egiten lagunduko baitigu. Izango dugu galtza bete lan antolatzen, baina gogotsu eta irrikaz jada parte hartzeko.

IKASTURTE HONETAKO AZKEN TXANPA
















Urtero bezela iñauterien ostean, 3.ebaluazioari ekin diogu jada. Azken txanpan sartu gara eta orain pixka bat ikasiz gero finaletara joan beharrik ez. Beraz orain saiatu eta udara polita pasako duzue, ziur gaude. Animo! gutxi gerantzen zaigu eta ikasturte amaierarako.

HEMEN DA JADA ASTE SANTUA

Hemen ditugu Aste Santuak. Batzuentzako, kristauentzako, alegia, egun esanguratsuak dira. Beste batzurentzako, ordea, eguneroko bizitzaz eta errutinatik urruntzeko egun aproposak.

Kristauentzako lau egun dira garrantzitsuenak, ostegunetik astelehenera. Igande horrertan alegia erramu eguna da eta jendea erramuak eskuetan dituztela elizara joaten da, apaizak erramuak bedeinkatu eata kalez kale ibiltzen dira prozesioan. Ezagunak dira gure inguruan, besteak beste, Segurako aste santu eta prozesioak eta baita Hondarribikoa ere.

Kristauak ez direnentzako, ordea, gehientsuenok opor egunak ditugunez bai eskolan eta bai lantokietan, eguneroko errutinarekin hautsi nahian Mediterraneo aldera edo eskiatzeko aprobetxatzen dituzte askok.
Zaudeten tokian zaudetela,  ongi pasa ezazue!

Thursday, March 10, 2011

"SALBA EZAZU BIZITZA BAT" LASKORAIN IKASTOLAN

DBH 4ko ikasleek, joan den otsailaren 25ean (ostiralean), osasun sailak antolatutiko "SALBA EZAZU BIZITZA BAT" programaren barruan, formazioa jaso zuten. Larrialdi egoera baten aurrean nola jokatu behar dugun ikasi eta DVD eta dummyen (muñekoen) bidez, praktikara eraman zuten ikasitakoa.
Hona hemen Luixi Arregiren (proiektu honetako arduraduna Laskorain ikastolan) hitzak proiektuari buruz.


Tuesday, March 1, 2011

Asteazkenean txistorrada!

Ostegun gizena baino egun bat lehenago Laskorain ikastolan txistorrada edukiko dugu txarangarekin batera. Eta goizean zehar irratsaio eder-eder bat edukiko dugu dbh-ko geletan. On egin deizuela! eta ondo pasa!


EGA

Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) pertsona batek euskaraz zein idatziz, euskararen ortografia eta arauak ezagutzen dituela adierazten duen froga da. Hori lortzeko hiru proba edo azterketa gainditu behar izaten dira: Atariko proba, azterketa idatzia eta ahozko azterketa, orden horretan. Proba bat egin ahal izateko aurrekoa gainditzea ezinbestekoa da. Aurten, Laskorain ikastolako batxiller bateko ikasle guztiek gainditu dute atariko froga.
Atariko frogari buruz gehiago jakin nahi ezkero, egin klik hemen.