Tuesday, April 5, 2011

BRETOIAK GIPUZKOAN ZEHAR



Astelehenean, goizeko bederatzietan iritsi ziren Tolosara eta beraien elkartrukeko lagunekin gosari eder bat egin zuten kiroldegian. Egun hori Tolosa ezagutzen pasa zuten Bretoiek. Egun horretan zehar aste osoan egingo duten egitaraua esan zien:

Asteartean, Oiartzunera joan ziren, hau da, Ardi Iturri meategietara. Asteazkenean, berriz, Hondarribira eta Ostegunean, Gernikara joan ziren, Batzar Etxea eta Museoa ikustera eta Ostiralean, Narvartera joan ziren Bertizera, tirolina eta piraguismo egitera.
Larunbatean,berriz, Donostiara joan ziren egun pasa beraien familiakoekin, hondartzara eta dendak ikustera.
Egunero, arratsaldean familiek jasotzen zieten trianguloan eta beraien etxeetan pasatzen zuten gaua.

Interkanbio honen helburua frantsesa eta gaztelera erabiltzea da, eta batez ere, ondo pasatzea.

Laskoraineko bertso afaria!!!!

IƱauteriak arrakastaz pasa ondoren ikastolak bertso afari dibertigarri bat antolatu du. Alde batetik, “Aitzol” eta bere belaunaldiari Tolosako herriak egin nahi dion omenaldi sortaren barnean Laskorainek ere ez du gutxiago izan nahi.

Bestetik, laskoraineko hiru ikasle ohiak elkartuko dira bertso emanaldia emateko, hauek dira: Amaia Agirre, Bixente Gorostidi eta Aitor Mendiluze.

Azkenik, ikastola osatzen dugun guztiok bai ikasle zein guraso edota langileak elkarrekin iluntze on bat igarotzea. Horretarako, denei gonbidapena bidaltzen dizuegu. Ekintza hau Usabalgo jangelan burutuko da Apirilak 8 ostirala gaueko 20:30tan. Menua, arrain paella, txekor izterra, tarta, Zabala kafeak oparituriko kafea eta pattarra da, guzti hori 25€ren truke eskuratu ahal izango da laskorain ikastolako idazkaritzan martxoaren 28tik apirilaren 5 arte.