Tuesday, October 11, 2011

SAKRAMENTINOEN ERAIKUNTZA BERRIAREN IREKIERA EKITALDIA



Eguraldiak gehiegi lagundu ez arren, hantxe ginen ikastoletako ordezkariak, artezkaritza kontseiluko kideak, arkitekto eta teknikari taldea, guraso, irakasle, langile, ikasle ... Joxean Oiz lehendakariaren ongietorriaren ondoren ikastolako koruaen doinuek alaitu ziguten eguerdia. jarraian, Jone Urteagaren, ikastolako zuzendariearen emozioz beteriko hitzek hunkitu gintuzten ederki! Ibilbide luzea izan du ikastolak eta erronka berriei aurre egiten aintzindari izan gara, hala nola: EUSKARAZ BIZI, ELEANITZ , AGENDA 21, ADIMEN EMOZIONALA ... eta hurrengo erronkarako gonbita ere luzatu zigun: KILOMETROAK 2013 TOLOSAN!
Pablo Dendaluzek, gure Spilberg partikularrak (lehendakariaren hitzetan) prestatu zigun bideoan ederki ikusten zen urte betean lorturiko lana, Sakramentino zaharretik gaur egungo eraikuntza dotorera.
Eta gero, gora eta behera, eraikuntza berriko txoko guztiak miatuz ibili ginen zenbait ikaslek bere bibolin, zeharkako txirula eta akordeoiekin gure belarriak goxatzen zituzten bitartean. Jatekorik ere ez zen falta izan!

Xumea baina dotorea  benetan, ekitaldia!