Thursday, December 11, 2008

IKASTOLAKO HAURTZAINDEGI BERRIA






Kaixo guztioi!
Gaurkoan ikastolako haurtzaindegi berriari buruz hitz egingo dugu eta horretarako IƱaki Olaetxea, haurtzaindegiko antolatzaileetako batekin, hitz egin dugu.

Goizeko 7:30etatik arratsaldeko 19:30ak arte irekitzen da eta ikastola berak baino egutegi zabalagoa du, gabonetan, inauterietan…irekita egoten baita. Haurrak gehienez zortzi orduz egon daitezke eta gutxienez bi, eta halaber, beharrezkoa da egoten diren orduak jarraian egitea.
Haurtzaindegian hiru gela mota daude, bat 4-8hilabeteko haurrentzat da eta bertan 15 ume daude; bestea, 8-12 hilabetekoentzat, “lauoinka” deiturikoa, eta azkenik beste bi gela urtebetekoenak. Haurrak gaixotasunik badu ez ekartzea komeni da azkar kutsatu daitezkeelako eta haurra jasotzerako garaian aurretik baimena sinaturik dutenak bakarrik jaso dezakete haurra.
Bertako gelak kolorez beterik daude, haurren alaitasuna nabaria da eta beraiek eginiko marrazkiak poz handia dakarte. Monitore eta haurren artean goxotasuna da nabarmen, gustua ematen du haurrak horren lasai eta pozik ikusteak. Ikastolari puntu alai bat ematen dio.
Iraia eta Leire