Wednesday, May 20, 2009

Gabezin


GABEZIN

-Noiz sortu zenuten taldea? 2008-ko Urtarrilaren 12an

-Zenbat zarete taldean? Bost


-Taldeko bakoitzak ze istrumento mota jotzen du?Gitarra, baxua, bateria, akordeoia eta saxofoia


-Zenbat kontzertu jo dituzue?10


-Noiz joko duzue berriz tolosaldean kontzerturik? Deitzen digutenean


-Zergatik jarri diozue taldeari izen ori eta ez beste izenik? Taldeko bateriari Gabezin izena bururatu zitzaiolako, eta besteok ados geundelako.


-Zuen taldean neska baten bat ba al dago?egongo al da?Ez dago.Bina seguruenik egongo da


- Diskaren bat atea behar al duzue?noiz? Momentuz ez dugu aterako.


-Diska bat ateaz gero ze izen jarriko zeniokete?Gabezin


-Ensaiatzen al duzue? Bai


-Noiz? Latunbatetan


-Ze kanta motak jotzen dituzue?Berbenako kantak


-Taldekidek zer izen dituzte?zenbat urte? Ibai, 15 urte (bajoa)

Joseba,16urte(bateria)

Mikel,18urte(gitarra)

Andoni,15urte(saxofoia)

Beñat,18urte(akordeoia)


-Nongoa da taldea? Araitz eta Betelukoa

EMAKUMEEN HAURKAKO INDARKERIA


Euskal Herrian, 5 emakume hil dira urte honetan gizonezkoen indarkeriaren ondorioz, eta horregatik, gure gelakideei, galdekizun bat egitea aukeratu dugu. Horretarako, bi galdeketa desberdin egin ditugu; neskena eta mutilena. Laburbilduz, neskei, egoera hau oso larria iruditzen zaie, gehienek konpondu daitekeela esan dute eta beste batzuk ez dagoela irtenbide handirik. Ekintza hauek ez zaizkie beharrezkoak iruditzen, gauzak hitzez konpondu ahal ditzaketenean, baina ala eta guztiz ere salatu egingo lukete bortxatzailea. Neska gehienek, bortxaketa edo tratu txar hauen arrazoia gaizki ematea dela eta beraien ondoan honelako egoerarik eduki ez dutela diote.


Mutilek, berriz, emakumea indartzeko egoerara ez zirela iritsiko esan dute, hainbatek kasu hauek arriskutsuak eta itsusiak direla ere badiote. Denek, ekintza hauen arrazoiak, zeloak eta haserreak izan daitezkeela eta honelako ekintzak ez direla beharrezkoak erantzun dute. Hauek, neskek bezala, tratu txarrak, hitz eginez konpon daitezkeela diote eta honelako kasuren bat ikusi ez gero laguntzen saiatuko liratekeela esan digute.

GREBA OROKORRA


Kaixo lagunok!!

Denok dakigun bezela ELA eta LAB sindikatuek hilaren 21erako deitu duten Greba Orokorrarekin bat eginez, herritarrei egin diete deialdia "aldaketa politiko eta sozialaren alde" bertan parte har dezaten.

Tolosako ezker abertzaleko hautetsi eta hautetsi ohiek, "azken 30 urteotan Tolosako Udalean gure herriaren eskubide politiko eta sozialen alde borrokatu dugunok", bai Euskal Herriak bai eta Tolosak ere aldaketa behar duela adierazi dute, "euskal herritar guztion eskubide politiko eta sozialak bermatzea ekarriko duen benetako aldaketa".




Gazteek gehien bisitatutako internet orriak.

TUENTI

Tuentia gaur egun gazteok gehien bixitatzen dugu komunikazio orri bat dela esaten da, Ícaro Moyanok sortutakoa. 10 urteetatik 25 urtee bitarteko gazteek gehienbat erabiltzen dutela diote, 5miloi pertsona dira tuentiaren jabe, %58 zintzoak izaten dira, hau da egunero 78 minutu inguruan egoten dira konektauta 20:00tatik 00:00ak aldera.
Tuentira konektatu ez gero, gauza hauek aurkituko dituzu bertan:

-Gertakizunen gonbidapenak
-Mensaje izkutua ( idatzitakoa bidaltzen diozun pertsonak besterik ez irakurru dezake)
-Argazkiak
-Bideoak
-Musika
-Zure lagunen urtebetetzeak
-Komentarioak
-Festen berri ematen du
-Lagun bezala agregatuta dituzun pertsonen festa inguruak zeintzuk diren

www.tuenti.com






FACEBOOK


Facebook-a Harvad unibertsitateko ikasleentzako sortu zen, baina gaur egun edozein pertsona sortu dezake Facebook-a edozein lekuetan konektatzeko aukera ematen du. 2008-ko Azaroan interneteko orri bixitatuena egin zen, 200 miloi daude Facebooke-an izendatuta mundu osoan. Facebooka dituen gauzak hauexek dira:

-Argazkiak
-Komentarioak
-Musika
-Bideoak


www.facebook.com