Wednesday, May 20, 2009

EMAKUMEEN HAURKAKO INDARKERIA


Euskal Herrian, 5 emakume hil dira urte honetan gizonezkoen indarkeriaren ondorioz, eta horregatik, gure gelakideei, galdekizun bat egitea aukeratu dugu. Horretarako, bi galdeketa desberdin egin ditugu; neskena eta mutilena. Laburbilduz, neskei, egoera hau oso larria iruditzen zaie, gehienek konpondu daitekeela esan dute eta beste batzuk ez dagoela irtenbide handirik. Ekintza hauek ez zaizkie beharrezkoak iruditzen, gauzak hitzez konpondu ahal ditzaketenean, baina ala eta guztiz ere salatu egingo lukete bortxatzailea. Neska gehienek, bortxaketa edo tratu txar hauen arrazoia gaizki ematea dela eta beraien ondoan honelako egoerarik eduki ez dutela diote.


Mutilek, berriz, emakumea indartzeko egoerara ez zirela iritsiko esan dute, hainbatek kasu hauek arriskutsuak eta itsusiak direla ere badiote. Denek, ekintza hauen arrazoiak, zeloak eta haserreak izan daitezkeela eta honelako ekintzak ez direla beharrezkoak erantzun dute. Hauek, neskek bezala, tratu txarrak, hitz eginez konpon daitezkeela diote eta honelako kasuren bat ikusi ez gero laguntzen saiatuko liratekeela esan digute.

No comments: