Sunday, August 31, 2008

08 - 09 IKASTURTERAKO ASMOAK

DBH 1 eta 2n ikasitakoa, eta aurtengo ikasturtean DBH3n ikasiko ditugunak erabili nahi ditugu ALDIZKARI DIGITAL bat sortzeko. Horretarako...
Gure inguruan gertatzen diren berriak jasoko ditugu eta aldizkari digital berrian argitara eman.
Berri horiek idatziz jasotzeaz gain, argazkiak, bideoak eta audioa ere sartuko ditugu. Beraz, bideo grabazioa eta edizioa ikasi beharko. Besteak aurreko urteetan ikasitakoak baitira.
Eta noski, hori guztia blog-ean kudeatu. Ez da erronka makala gero!