Monday, March 9, 2009

EMAKUMEEN EGUNA OSPATU GENUEN!






Ostiralean, nazioarteko emakumeen eguna ospatu genuen DBH eta BATXeko ikasle eta irakasleok. Pasiloak apainduta eta guk geok zerbait morea soinean genuela. Ez ginen emakumeok soilik izan gainera, gero eta gehiago dira eta morez jantzita ikusten ditugun gizonezkoak.BATX 1eko ZTGko ikasleek bideoz erakutsi zizkiguten egunaren nondik norakoak eta emakumeeen egunaren ospatzea / aldarrikatzearen zergaitiak. beste Batx 1 eta 2ko ikasleek irratisaio bikaina eskaini zieten DBH 3eta 4koei gai bera aintzakotzat hartuta. DBH4koek bokadiloak saltzen jo eta su eta 12ak aldera, dekoraziorako erabili ziren posterren lehiaketa. Lastima sari gehiago ez izatea, guztion lanak eta merezi izan baitzuen saria. Bai potoloa gainera! Eta bukatzeko gizonezko irakaslek emakumezkoei eskainitako bazkari goxoa. Ikustekoak ziren denak pajarita jantzita gu erreginak beaikinan zerbitzatzen. Hunkitzeko moduko bertsoak ere bota zizkiguten oholtza gainetik. Nork eutsi malkoei?
Mila esker egun hori prestatzen aritu zareten / garen guztioi, bene-benetan.

LASKORAIN IKASTOLAKOAK LILATOIAN



Martxoaren 8an, emakume langileen nazioarteko egunean,Laskorain ikastolako 33 lagunek hartu zuten parte Donostiako LILATON lasterketan. Ekimen honetan gure ikastolarekin bat egiten duten irakasle, ikasle, ikasle ohi eta gurasoen partehartzea gero eta haundiagoa da. Benetan txalotzeko lana neskok!
Batx 2ko Mireia bere kategorian 3. izan zen eta talde bezela ere saria lortu genuen. Bertan ziren, nola ez, Arrate, Miren, Leire, Jone, Nere, Nerea, Joana, Naroa, Lorea, Clara ...eta hainbat eta hainbat.Eta nola ez, ikusleak ezin ahaztu, Donostiako kaleetan zehar baitzeuden gu animatzera joandako ikasle eta gurasoak, emakume nahiz gizonezkoak, beren txalo zaparrada eta ohiuekin gu animatu nahian. Mila esker guztioi!