Tuesday, May 31, 2011

IKASTOLAREN EGUNA



Denok dakigunez Ekainaren 12 an gure ikastolaren eguna ospatuko dugu. Urtero bezala bazkarirako txartelak dagoeneko salgai dituzue idazkaritzan, helduek 12€ eta haurrek 6€ ordaindu beharko dituzte beti bezala. Erosteko epea Ekainaren 3 an amaitzen da. Menua urterokoa izango da: paella, oilaskoa, postrea eta kafea.

  • Aurtengo egitaraua ere kalean da jada. Hona hemen garrantzitsuenak:
  • 10:30 etan bizikleta ibilaldia Tolosan zehar
  • 12:30 HH ko jaialdia eta abesbatzaren kontzertua izango ditugu
  • 13:00 antzerkia areto nagusian
  • zoritxarrez buruz buruko txapelketako finala ez dugu ikusiko astebetez atzeratu baita.
  • Azkenik esan beharra dugu egun guztian zehar era guztietako jolasak edukiko ditugula era guztietako adinekoentzat.

Tuesday, May 24, 2011

ELKARTRUKE KONTZERTUA , BEGUESEKO ETA LASKORAIN IKASTOLAKO ABESBATZAK

Maiatzaren 7an, Tolosako Santa Klara elizan benetan emanaldi politta eskaini ziguten, alde batetik CORAL DEL INSTITUT DE BEGUÉS I COR DE MUSIC-ek eta LASKORAIN ABESBATZA-k. Laskorain abesbatzak antolatu elkartruke honetan, ikasle kataluniarrak asteburua pasa zuten Tolosan eta inguruetan. Ostiral iluntzean iritxi eta harrera familiek hartu zituzten. Larunbatean, Tolosako alde zaharra bisitatu ondoren, Donostiarantz joan ziren guztiak. Bazkal ostean berriz ere Tolosara, Santa Klara elizan entsaiatzera. Lizardi elkartean merienda bikainaren ondoren, kontzertua eskaini ziguten.  Hemen duzue ikusgai, begueseko abesbatzak eskaini zigun kontzertua. 
 

Friday, May 6, 2011

DBH 3 eta DBH4ko HAUTAZKOEN AURKEZPENAK

ANTZERKIA

KOMUNIKABIDEAK
INGURUGIRO TAILERRA
Maiatzean sartuta, dagoeneko 10-11 ikasturtearen azken txanpan gaude. Laister iritxiko dira 3. ebaluazioko errekuperazioak, azterketa finalak eta ikasturtearen amaiera ... eguraldi ona eta oporretako planekin batera: denbora librea, igerilekua, ondartza, kanpaldiak ...

Baina ikasturtea amaitu aurretik , dagoeneko hasiak gara 11-12 ikasturtearen antolaketan . Besteak beste, zuek dituzuen asmoak biltzeko garaia iritxi da.
Pentsatu al duzue zein HAUTAZKO gura duzuen hurrengo urterako? Ba horretan ari dira zenbait irakasle, informazioa ematen , zuen aukeraketa ahalik eta egokiena izan dadin.
FRANTSESA
Lehentasunezko aukera egin behar duzuela jakin, badakizue. Hau da, gustokoen duzuenari 1, ondorengoari 2 ... eta azkenengo zuen nahiari 4koa eman beharko diozue, kopuruak mugatuak izango direla bai baitakizue.

Animo ba, eta galdetu, doakizuen aurkezleari, bururatzen zaizkizuen galdera guztiak.

Agenda 21eko bilera Udaletxean

Asteazken goizean, komunikabideako ikasleak udaletxeara joan ginen elikadurari buruzko bilera batera.Han eskola eta ikastola guztietako Agenda 21eko ikasleak zeuden, horrez gain, alkatea eta udaletxeko teknikariak eta Zuluaga Txikiko antolatzailea. Berak Juan izena zuen eta bera izan zen gure galderak erantzun zituen pertsona bakarra.Galderak ez ziren asko baino bakoitza oso sakon eta txukun aztertu eta esplikatu zigun. Bilera horretan Laskorain ikastolako jende askok hartu zuten parte eta bakoitzak adin desberdinetakoak ziren.
Zuloaga txikiko arduraduna den Juanekin elkarrizketa hau izan genuen.

Bestalde, irakasleak eta DBH-ko ordezkariak joan ziren, argazki asko ateraz.

LASKORAIN ABESBATZAK BAIGORRIN KONTZERTU BIKAINA ESKAINI ZUEN

Laskorain abesbatza Baigorrin
Apirilaren 30ean, kontzertu itzela eskaini zuen gure Laskorain ikastolako abesbatzak Baigorrin, urtero legez, Nafarroaren egunaren harira egiten duten kontzertuan.

Bertan ziren Et Incarnatus orkestra, Amaren Alabak eta Eñaut (Ken 7ko kantaria), Laskorain abesbatzarekin batera. Baigorriko eliza berezi eta dotorea jendez lepo bete zen emanaldia kuttuna eta hunkigarria entzuteko.
Abesbatzako ikasleak, zenbait gurasoren ardurapean, larunbatean, eguerdi partean atera ziren Tolosako zezen plazatik, eta Baigorrira iritxi ostean, arratsaldean entsaioa egin zuten. Afarimeriendaren ostean, iluntzeko 21:00ean kontzertua eskaini zuten.
Hurrengo goizean, Baigorriko inguruak eta etxaldeak ezagutzeko parada izan zuten eta pozik bueltatu ziren Tolosara, gustora.
Kontzertua grabatu egin zen. Ea laister dugun diskoa entzuteko eta bideoa ikusteko aukera!