Sunday, June 28, 2009

DBH4koak CALA CANYELLESEN














Ziklo eta etapari agur esan diogu. DBH4ko ikasle gehienek gurekin jarraituko dute batxilergoan, baina badira gutxi batzuk beste ibilbide bati ekingo diotenak.
Beraz, guztiok batera, ikasbidaia egin dugu Gironako Cala Caneyllesera. Bertan, urpekaritza, ur eskia, lantxa azkarra, txurroa ... denetarik egiteko aukera izan dugu. Adrenalina pixka bat kanporatuz ederki pasatu dugu, Inaxio, Miren eta Helena L irakasleekin. Hona hemen zenbait argazki, horren adierazle:


IKASTOLAREN EGUN ARRAKASTASUA


Bai lagunok, ehundaka, zientoka izan ginen ikastolako egunean parte hartu genuen ikasle, guraso eta irakasleok. Eguraldia lagun, egun paregabeaz gozatzeko aukera izan genuen: bizikleta martxa, jaialdiak, haur parkea, eta bazkari ederra, Koldo Jauregi chef gidari genuela. Hurrengo urtekoa ere ez da gutxiago izango.