Thursday, April 14, 2011

KORRIKA TOLOSALDEAN

Apirilak 13, asteazkena. Korrika Tolosara iritxi den eguna ahaztezina egingo zaigu zenbaiti. Hori da jendetza bildu zena euskararen alde korrika, guztiok ere euskalakari!
Hantxe izen ginen Laskorain ikastolako ikasle, irakasle eta guraso, guztiok elkarrekin. Eroskiko zubitik Bentaundiraino eraman zuten lekukoa Mikel Hernandez DBH3ko euskara ordezkariak eta Miren Azpiroz irakasleak.
Korrika txikia ere izan genuen, beranduxeago, haur hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleek Tolosako kaleak bete zituzten euskararen aldeko irri eta oihuez.
Bejondeizuela guztioi!



Honako esteka honetan ere ikus dezakezue korrikaren inguruko beste bideo bat, oraingo honetan 28 kanalaren eskutik.

Tuesday, April 12, 2011

LASKORAIN ABESBATZA DISKOA GRABATZEN

Kaixo lagunok!
Hemen gatozkizue berriro ere aurrera daramagun disko grabaketaren berri ematera. Azken atal honen grabaketa Iurramendi egoitzan egin genuen, joan den martxoan. Bertan, ihauterietako bi abesti eta "Aleluya" grabatu genituen, eta Juantxo Zeberio eta Naiara Mintegiaz gain hantxe izan genituen gure lagun Nerea Erviti pianoan, eta Laskorain ikastolako ikasle eta ikasle ohiak, hala nola, Xabier Telleria , Iratxe Etxebeste, Aitzol Moneo ... Mila esker guztioi.
Hirugarren atala grabatzea geratuko litzaiguke, maiatza aldera egin nahiko genukeena.
Honetaz gain, diskoaren karatula eta honekin batera aterako den bideokliparen gidoia aurreratu xamarra dugu jada eta maiatzeko lehen astean grabatuko dugu Tolosako zenbait gunetan.
Hemen dituzue, aurrerapen gisara, Iurramendi egoitzan grabatu genituen irudiak.

Tuesday, April 5, 2011

BRETOIAK GIPUZKOAN ZEHAR



Astelehenean, goizeko bederatzietan iritsi ziren Tolosara eta beraien elkartrukeko lagunekin gosari eder bat egin zuten kiroldegian. Egun hori Tolosa ezagutzen pasa zuten Bretoiek. Egun horretan zehar aste osoan egingo duten egitaraua esan zien:

Asteartean, Oiartzunera joan ziren, hau da, Ardi Iturri meategietara. Asteazkenean, berriz, Hondarribira eta Ostegunean, Gernikara joan ziren, Batzar Etxea eta Museoa ikustera eta Ostiralean, Narvartera joan ziren Bertizera, tirolina eta piraguismo egitera.
Larunbatean,berriz, Donostiara joan ziren egun pasa beraien familiakoekin, hondartzara eta dendak ikustera.
Egunero, arratsaldean familiek jasotzen zieten trianguloan eta beraien etxeetan pasatzen zuten gaua.

Interkanbio honen helburua frantsesa eta gaztelera erabiltzea da, eta batez ere, ondo pasatzea.

Laskoraineko bertso afaria!!!!

Iñauteriak arrakastaz pasa ondoren ikastolak bertso afari dibertigarri bat antolatu du. Alde batetik, “Aitzol” eta bere belaunaldiari Tolosako herriak egin nahi dion omenaldi sortaren barnean Laskorainek ere ez du gutxiago izan nahi.

Bestetik, laskoraineko hiru ikasle ohiak elkartuko dira bertso emanaldia emateko, hauek dira: Amaia Agirre, Bixente Gorostidi eta Aitor Mendiluze.

Azkenik, ikastola osatzen dugun guztiok bai ikasle zein guraso edota langileak elkarrekin iluntze on bat igarotzea. Horretarako, denei gonbidapena bidaltzen dizuegu. Ekintza hau Usabalgo jangelan burutuko da Apirilak 8 ostirala gaueko 20:30tan. Menua, arrain paella, txekor izterra, tarta, Zabala kafeak oparituriko kafea eta pattarra da, guzti hori 25€ren truke eskuratu ahal izango da laskorain ikastolako idazkaritzan martxoaren 28tik apirilaren 5 arte.