Thursday, November 10, 2016


Aecc martxan 2016
Tolosa minbiziaren aurka
Screenshot 2016-10-20 at 09.35.50.png
Bularreko minbizia, emakumeei erasaten dien neoplasia gaizto ohikoena izateaz gain, Espainian emakumeen artean heriotza gehien eragiten duen tumorea ere bada, beraz, horrek aurka zerbait egin beharko dugu ezta?

Gipuzkoako Minbiziaren Aurkako Elkarteak urriak 22-an burutu zuen martxa. Helduek bizi duten minbizien 10-etik 7ik bizi ohiturekin harremana duela diote ikerketa guztiek. Bizi ohiturak txikitatik ikasten direnez, herritar guztiak, haur, gaztetxo naiz heldu, parte hartzera gonbidatuak izan zairen. Ekintza honetarako Tolosako Udala eta herriko eragile ezberdinen parte hartzea zuten. Astean zehar ere ekintza ezberdinak izan ziren, adibidez patinaia, sukaldaritza tailerra, txotxongilo tailerra, piragua, minbiziaren aurkako esposaketa, kale ekintza...


Minbiziaren aurka borrokatu duen pertsona bati elkarrizketa bat egin diegu:

  1. Nola hasi zen dena? Dutxatu ondoren, lehortzen ari nintzela ispiluan ikusi nuen koxkor bat bularrean
  2. Hasiera gogorra egin zitzaizun? Bai, hasiera gogorra izan zen. Biopsia egin zidatenean denek susmo txarra hartu zioten tumoreari eta emaitzak jaso arte tentsio handia izan nuen.Gero...ba....denon susmo txarrak egiaztatu ziren eta jakin nuen momentuan ......buff
  3. Zer iritzi duzu gaixotasun honen alde egiten diren ekintzei buruz? Jendearen solidaritatea erakusten dute
  4. Zuk parte hartzen duzu ekintza hauetan? AECCko bazkidea naiz aspalditik eta askotan artu dut parte, gaixorik egon nintzenean gehienbat.
  5. Zer iruditzen zaizu beharrezkoena gaixotasun bati aurre egiteko? Inguruko pertsonen maitasuna , sendagileengan konfiantza , baikorra izatea eta behar beharrezkoa... aldaketa batzuk egitea bizimoduan; aukera bat baita bizimodua hobetzeko.
  6. Zuk uste ahal duzu laguntza edo atentzio nahikoa ematen diotela bularreko minbiziari? Atentzioa bai baina nik uste dut prebentzioa dela beharrezkoa.