Wednesday, May 20, 2009

GREBA OROKORRA


Kaixo lagunok!!

Denok dakigun bezela ELA eta LAB sindikatuek hilaren 21erako deitu duten Greba Orokorrarekin bat eginez, herritarrei egin diete deialdia "aldaketa politiko eta sozialaren alde" bertan parte har dezaten.

Tolosako ezker abertzaleko hautetsi eta hautetsi ohiek, "azken 30 urteotan Tolosako Udalean gure herriaren eskubide politiko eta sozialen alde borrokatu dugunok", bai Euskal Herriak bai eta Tolosak ere aldaketa behar duela adierazi dute, "euskal herritar guztion eskubide politiko eta sozialak bermatzea ekarriko duen benetako aldaketa".




No comments: