Saturday, March 24, 2012

IHAUTERIAK 2012

Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako haurtxoek emanaldi bikaina eskaini ziguten ostegun gizen egunean. Aurtengo gaia etapa horietan lantzen den material didaktikoarekin bat zetorre : AROZ ARO LASKORAIN IKASTOLAN. Big Bang-etik hasi eta bidai espazialetaino, lehen gizakien garaia, Egipto, Grezia eta Erroma bisitatu ahal izan genituen ikastolako haurtxoen eskutik. Erdi aroko bufoiak,  Espainiar konkistadoreak, Ameriketako indioak eta hippiak ere izan genituen bisitan. Zorionak guzti guztioi!

1 comment:

Anonymous said...

Kaixo,

Ederra bideoa, bai horixe! EDena dela, eta hobetze aldera, utziko didazue iradokizun bat egiten, ezta? Euskara batuan ez da "ihauteri" idatzi behar, "inauteri" baizik. Horixe egin nahi nizuen iradokizuna.

Aurki arte, eta segi horrelaxe, dotore ari zarete eta.

Aritz (Haur Hezkuntzako irakaslea)