Monday, December 14, 2009

Maialen Lujanbiok jantzi du txapela!!!

Maialen Lujanbio txapeldun handia!


Lujanbio, arte Ederretako lizentziadun hernaniarra dugu. Bilbon egin zituen ikasketak (Bizkaia), eta han eman zituen urteak oso garrantzitsuak dira Maialen Lujanbioren ibilbidean, hiri handi batera egin baitzuen jauzi. 2000. urtetik 2001era, munduan barrena bidaiatzen aritu zen, eta orduko bizibideek ere eragin handia izan zuten berarengan. Euskal prentsan iritzi-emaile lanak egin izan ditu, Euskal Herriko zenbait musika talderentzako letrak idatzi izan ditu eta kartelgintzan ere aritu izan da. Bertsotan, ikastolan hasi zen, hango bertso eskolan. 2003. urtean Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa irabazi zuen eta hirutan lortu du Txapelketa Nagusiko azken saiorako sailkatzea, 1997an, 2001 (urte horretan txapeldunorde izan zen) eta 2005ean. 1990eko hamarkadaren bigarren erditik aurrera, emakumeak leku egiten joan dira goi mailako bertsogintzan, eta Maialen Lujanbiok goren mailara iristea lortu du. Gaur egun, sorkuntzari emana bizi da erabat, eta bertsogintza du jarduera nagusi.

Maialen Lujanbiok Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi du azkenea
n, Joxe Agirre bertsolari beteranoaren eskutik jaso du txapeldun berriak txapela, BECen jokatutako final gogoangarrian. Emozioz eta kalitatez beteriko saioan, azken buruz burukoan Amets Arzallus eta Maialen izan dira nor baino nor, eta azkenean hernaniarrak eskuratu du orain dela zortzi urte ihes egin zion txapela. Lujanbio Txapelketa Nagusia irabazi duen lehen emakumea da eta ekintza horrek, etorkizunean zer esan handia izango duela baieztatu dute, "bertsozaleen elkartea" eta "bertsolari txapelketa nagusia 2009" blogen arabera.


No comments: